Alpargatak eskuan hartuta; monagilo lanetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Herreratik Altzarako bidean, alpargatak eskuan eramaten zituen euria ari zuenean. Egurrezko botak, iltzeekin; arinak ziren. Arropa. Bata erabiltzen zuten umetan. Igandetan diferente. Monagiloa (eliz-mutila) izan zen Altzan. 07:30erako joaten zen elizara, eta handik eskolara. Apaizaren otoitzak, latinez.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:03:03
- Erref: DON-140/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
- Oiñetakoak ere ez ziran izango…
- Bueno, ni gogoratzen naiz oiñetakuak, hemendik, Herreratik jun Altzara euriya iten bazun, alpargatakin, alpargatak [hartu], kendu, hemen jarri ta taka-taka-taka. Zeatik alpargatak bustitzen bazian, agur. Gero alpargata frantsesak azaldu zian ta ya goma bazakaten. Baiño bestela, gure alpargatak! Onbre, ni botakin ibili izandu naiz. Gogoratzen naiz, beira. Egurrezkuekin. Planta guziya egrrezkua. Nola eamaten duten oan andriak, dana planta guziya egurrezkua.
- Eta iltziekin josita?
- Zerekin ba? Barruko lur zea iltzeakin, bai, bai, txiki-txiki batzuk. Baiño ez zun pesatzen asko botak egurrezkuak. Ez, gogoratzen naiz. Baiño esan dizuten bezela, leheno alpargatakin majiña bat bider euriya hasi […], hemen beti euriya iten du /iteu/, hartu hemen lepo [zaharrera] ta benga, hankutsik.
- Erropa ere…
- Buo! Erropa´re asko kanbiatu da. Ordun erropak´e ordun´re, ba, zeak, zeakin, gaiñea, txikitan zeakin juten… batak, zea. Oaindikan´e ibiltzen dia /ibeltzeia/ txikiyak. Baiña orduko batak zian, bueno, benga, batakin dana tapatu ta benga, aurrea.
- Eta elizara juateko, hori bai, dotore. Ala beste…
- Bueno, igandia. Bai, igandian beti diferentia. Igandea, bai. Zeatik ni monagillo izandu nitzan Altzan. Eta, bueno, jun bihar nun egunero-egunero, zeatik amona han bizi zan ta “Iñaki, zeara jun bihar dezu, elizara”. Hasi giñan han eta egondu nitzan, nik ez dakit, 4 o 5 urte monagillo ta egunero-egunero zazpi terdietako mezetaa. Oseake… Eta neguan jun in bihar da, e! Zazpi terdietako. Ta geo eskolaa. Bueno, hua´re pasa genun.
- Eta monagilloan lana zein izaten da?
- Oain ez dao monagilloik!
- Zure garaian zein zan zure lana?
- Elizaa. Meza bat eta apaizakin meza.
- Apaizari laguntzia?
- Horixe. Bat o bi meza.
- Ta kanpaiak jotzia ta…
- Kanpaia. Ordun kanpanak. Oain ez da jotzen; ordun bai. Ordun ikasi bihar zen. Ta, gaiñera, latiñez dena: “Ad Deum qui laetificat iuventute mea (iuventutem meam)” haste zan zeak, hua. Ta gu: “Quia tu es meus (Deus), fortitudo mea”. Bale.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!