Osaba Mateorekin otoitzean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-132-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Osaba Mateorekin errezatzen zuten umetan arrosarioa. Osabak latinez errezatzen zuen, eta erdaraz ere ez zekien.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 18a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: DON-132/046
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Zuek etxien errosariyua amakin errezatzen zenuten?
- Amakin ez zeatik denboaik ez zun /etzun/ izaten, baña osa Matteokin bai. Osaba Matteokin juten giñan gora ez? Nik ustet... gure amak e... pakia ematen gendun ordun ta bialdu iten zigun gora. Eta han.
- Ganbaran?
- Hemen, bai kuartuetan o...
- Kuartuetan?
- Bai.
- [...]
- Osaba Matteo, berriz, gizajuak... eztakit, ba, hoi eztakit seguru... hoi ondo aterako zaiten, baño bakizu... ordun letaniya "Kyrie eleison. Christe eleison. Kyrie eleison. Christe..." holaxe aitzen. "Sancta Maria. Sancta Dei Genitrix. Sancta Virgo Virginum. Sancta [...]" nola iten zan. "Virgo potes. Virgo clemens. Virgo fidelis... Speculum iustitiae. Sedes sapientiae, Causae nostrae laetitiae. Vas spirituale. Vas honorabile. Vas insigne devotionis".
- Eta iya erderaz ez zakin /etzakin/.
- Ez, erderaz ez zakin /etzakin/.
- Latiñez ondo, baña erderaz batez...
- Hara! Ikusten det /ikustet/ hasiko banitzake gauza guztik esaten... Holako liburu bat!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!