Gurelesari eman behar esnea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-128-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gurelesa sortu zenean, baserritarreitarrei esnea banatzen uzten zien, baina Gurelesari parte bat ematera behartuta zeuden. Derrigortu egin zituztela dio.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 05a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: DON-128/005
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Geo jarri zuenian Gurelesa, Gurelesa jarri zuenian obligatu ziun basarri bakoitzai, basarritar bakoitzai uzten ziun esnia partitzen, baiño honbeste litro, Gurelesa entregatu bihar giñun.
-Ta hori?
-A, ba obligatu in ziguen, basarritar guziri. Bai.
-Eta zeiñek obligatu?
-Gurelesak, Gurelesak, Gurelesako nausik izango zien, noski. Ta gure aitak esaten zun, zu ez dakit goatzen zean baiño hoik, presa haundiya in zuen Gurelesako onduan, uran presa. Bai in zuen ta: "A 'con que' guk ura botatzia txarra ta hoik aurreneko lana presa in diyek!". Ta batematek esan diyo: "Bai baiño presa hoi marmitak garbitzeko omen da". Toma! "Eran listos". Gu holaxe ibiltzen giñan klaro, han junda ta.
-Ta Gurelesana nola izan zan? Noiz iritsi zan?
-Nik ez dakit, hoi urte asko da e, "obligao, era obligao, obligao, sí, sí, sí, sí".
-Baiña hori, obligaziyo ze, zeiñek?
-Ba zenen gaiñian zan ba, gui jarri ta bildurra sartu ziyon jendiai ta, danak han txintxo asko han juten giñan.
-Gizonezkoa: Zertako eaman bihar zuen hau, Gurelesa esnia? Baiño jarri zuen "por narices".
-"Sí, sí, sí".
-Baiño ze legen bat atea zan o?
-Nik ez dakit bai, legia bezela, lege bezela.
-Gizonezkoa: Bai ba. Honea ekar zazue o bestela ez dezue iñun zabalduko.
-Hoi ba, hoi esan nahi zuen, ez dizugu utziko iñun esnia partitzen, zabaltzen. Ta zuek obligaziyua honea ekarri bihar dezue /biaezue/, bakoitzak. Eta hala ibiltzen giñan.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!