Ipuinak saltzen frontoietako jaialdietan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-126-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jarrai taldean ipuinak ere argitaratu zituzten, euskaraz. Ipuin ezagunak itzuli zituzten; katalanekin elkarlanean. Bertso jaialdietan eta pilota partidetan saltzen zituzten fotokopiak. Taldeko harakinak, Goñik, txuleta bakoitzarekin ipuin bat saltzen zuen. Militantzia.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 20a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: DON-126/015
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Aisia » Kultura » Irakurtzea , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
-Eta gero baita’re, aldi berean egiten… Jarrai taldean, egiten ziren ipuiñak euskeraz, Txanogorritxu ta holako, garai hortako ipuiñak.
-Itzuli? Ala sortu ere bai?
-Lehendabizi in zian itzuli ezagunak zirenak. Gazteleraz… gazteleratik hasi zien katalanea pasatzen, eta ordun katalanak, harreman haundia genun katalanekin. Eta ordun katalanak bidali ta, bokadilloak kendu, itzuli, tinta txinakin jarri, fotokopiak egin eta, eta gero frontoieta juten giñen, frontoietan bertsolariak zeuden, Eta bertsolari-jaietan ipuiñak saltzea, edo pelota partiduta, ipuiñak saltzea. Ordun, gure lana zan bukaeziña, o sea, oso aberatsa zan alde hortatik. Ni oso gaztia nitzan ta, oso ondo tratatzen ninduten, ba umetxo, umetxoa ez, umetxoa baiño, ba ze eukiko nitun hemezortzi-hemeretzi ta, bueno, ta bestek ya bazeuzkaten hogeita hamar, batzuk, berrogei, o sea, ta ordun, asko mimatzen ninduten. Baiñan lana zan… bat genun, harakiña zan, gaztia zan, bere aitan harateiyan lana iten zun, ta parregurea sartzen zitzaigun baiñon egiya da mutill horrek saltzen zun txuleta bakoitzakin ipuin bat. O sea eukitzen zitun han, harateiyan, eta, nik uste det, Grosen zeukaten harateiya, eta nik uste det harek saltzen zula haragi puska bakoitzakin, taka! Norbaiti saltzen ziyon ipuiña. Parrezka eoten giñan. Goñi, oso jatorra. Eta ba hori baiñon, zan militantzia bat, o sea, arlo ezberdiñetan, ez?
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!