Donostia (Gipuzkoa)

'Umeen Deia', euskara eskoletan sartzeko ekimena

'Umeen Deia', euskara eskoletan sartzeko ekimena <p>Iru&ntilde;ean ikasi zuen Medikuntza. Han ere ezagutu zituen euskaltzaleak. Aita Felipe Murietakoa kaputxinoa eta Nafarroako eskoletan euskara sartzeko ekimena, ipuinekin; <em>Umeen Deia</em> aldizkaria. Berak hartu zuen haren lekukoa. Zabalkundea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-125-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Iruñean ikasi zuen Medikuntza. Han ere ezagutu zituen euskaltzaleak. Aita Felipe Murietakoa kaputxinoa eta Nafarroako eskoletan euskara sartzeko ekimena, ipuinekin; Umeen Deia aldizkaria. Berak hartu zuen haren lekukoa. Zabalkundea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, gero hasi nintzen ikasketak eta medikuntza egiten, Nafarroan, hain zuzen. Berriz ere Iruñean, ez? Eta ya ordurako, ba nola harreman hoiek eta ya banituen, ba ordurako nahiko, ba ez dakit trabatua nintzen euskalgintzaren zenbait gauzetan, mailla apal batean, nere adiñean eta, baiña zenbait. Eta batez ere, beharbada Nafarroan, ze hemen, Gipuzkoan nik ezagutzen nituenak ziren, ba, haundi-maundi batzuk eta yakintsu batzuk eta, aita-ponteak, euskararen aita-ponteak, baiñan han, aldiz, ziren neretako errexagoak, xamurragoak, Diez de Ulzurrun, bai midikua eta bai apeza, Satrustegi, Kortes Izal ta hoiek, eta hoiek ari ziren, ba, euskarazko esamiñak egiten herrietan, bertsolari-txapelketak antolatzen. Eta hoien artean ere ezautu nuen kaputxino bat, oso xelebrea, ordurako ere nik ezagutzen nuen aitaren bitartez, baiña personalki ez, eta segituan, han, Iruñean hasi nintzen segituan, ba, ezagutu nuen Aita Felipe Murietakoa. Murieta da herrixka bat Lizarra ondoan dagona, hua erdalduna zen, berez, sortzez, baiña gero euskaraz ikasi zuen, eta izan zuen ideia bat garai haietan. Pensa, ari gara berrogeita hamarreko hamarkadan, berrogeita hamarreko hamarkadan. E, euskara erabat debekatua, eskoletan ez zen deus, eta ordun bera hasi zen, kaputxino zenez eta txistularia ere bazen, musikaria ere bazen, aski ezaguna. Ba hasi zen, eskoletan Nafarroko zenbait eskoletan eta irakasleekin eta harreman personalari esker, ba, ikasleak traba zitezen, treba zittezen euskeraz idazten, ba igor zizatela ipuin bat, kontakizun bat, nahi zutena, eta ariketa hori oso mesedegarria izan zen, ze horren bitartez euskara eskolan ere sartzen zen, nolazbait ere. Eta gaiñera, haur haiek eta, bere hizkuntza inprimatu ta gero, publikatzen zen, orritxo bat deitzen zen "Umeen deia". Eta "Umeen deia" hori publikatu zen gero, liburu batean, ba, garai hartan bildutako ipuin guztiak dakartzana. Eta oso lan gogoangarria da, ze urtetan egoten zen ba, eskolaz eskola hori biltzen, haurrek ikusten zuten bere izena eta ipuin baten eta publikatua eta horrek autoestimarako sekulako mesedea egin zion. Nik ezautu nuen, bera [...] zabilen, kaputxinoa eta ordun, beste, Iruñeko beste Rafael Goñirekin, apeza ere bai, eta hoiekin ba laguntzen hasi giñen eta nik gero hartu nuen horren kudeaketa eta segitu nuen, ez? Bera bizi zela, eta bera hil zenean ere bai. Eta gero gazten esparrura ere zabaldu genuen, gaztetxo, hamalau-hamabost urtetara ta hoietara, ez bakarrik eskola, lehenbiziko eskola, eta ez bakarrik Nafarroan. Ni segituan, ba, hasi nintzen baita ere beste harreman batzui esker, ba Ifarraldean, Lapurdiko, eta hainbat badire Lapurdikoak, Bizkaikoak, Gipuzkoakoa ere bai, Donostiakoak. Eta hor agertzen dire liburu hortan, hor daukat, nahi baldin baduzu erakutsiko dizut, agertzen dire gero famatu izan diren persona batzuk. Famatu esan nahi dut, batzuk idazleak direlako, beste batzuk kazetari ezagunak, beste batzuk artistak etabar, garai haietan nonbait, ba, hori eskola hoietan, Gipuzkoan izan edo, Lapurdin , Uztaritzen edo Iruñean izan, edo Lizarran edo herrixka batean izan, ezta? Eta han Nafarroan hoiekin, ba, segida hartu nuen eta ordun joaten nintzen toki hoietara, eta, ba, orduan gehiago trabatu nintzen. Eta ondorioz, Donostiara etortzen nintzenean, ba, oporretan eta hoi dena, hemen ere gutxika-gutxika, ba, ba, trabatzen aitu giñen. Noski gure familia batetik gero ezagunak eta, euskal mundu oso apurra, oso ixilpekoa baiña bazen.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia