Gai tabuak eta isiltasuna
Sexuarekin, hilekoarekin eta jaiotzarekin lotutako dena tabua zen, isilpekoa. Eta ez zuten galdetzen. Amak eta apaizek ez zioten sekula esan mutilekin kontuz ibiltzeko, baina mediku batek bai.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: DON-122/048
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Sexua
Transkripzioa
- Eta adibidez hillekua etortzen zanian eta, ya bazenekiten aurretik zer zan ala...?
- Ez, momentu hartan, momentu hartan, nere etxian ez, gure amak ez zigun...
- Normalian ez zuten...
- Ez zuten ezer esaten!
- Eta zuek galdetzen zenuten ala...?
- Gutxi, galdetu gutxi; bueno, ya galdetu in behar da azkenean, galdetu egin behar da, baiño gehiyegi ez.
- Ez ziñaten ausartzen galdetzen?
- Ez gehiyegi, baiño galdetu in behar zan, zergatikan momentua etorri zan ta.
- Eta umiak jaiotzen ziranian eta, zer esaten zuten, ume hori nundik etorri zala, Paristik?
- Ez, ez, ez, nere etxian ez.
- Ze esaten zuten, umia jaio zanian ematen zuten esplikaziyoik ala...?
- Ez, ez, ez esplikaziyoik eman, baiño gurasok han zeuden, iñork ez zun ezer esaten.
- Ez zan esaten eta ez zan galdetzen?
- Ez zan galdetzen.
- Ez zan galdetzen. Eta esaten zizuten gero ba mutillekin kontuz ibiltzeko eta...?
- Bueno, nei mediku batek esan zian hori, askotan goatzen niyon, "neri amak esan dit mutillakin kontu e? mutillakin kontu". Hoi mediku batek.
- Mediku batek? Ta apaizak?
- Eliz-apaizak ez!
- Apaizak ere ez?
- Apaizak ez!
- Eta amak ere ez?
- Baiño mediku batek esan zian, askotan goatzen naiz.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!