Donostia (Gipuzkoa)

Etxeko ile-apaintzailea

Etxeko ile-apaintzailea Pelukeriara ez da ia inoiz joan. Berak jartzen zituen ruloak. Etxeko beste batzuei ere berak mozten zien ilea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-122-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pelukeriara ez da ia inoiz joan. Berak jartzen zituen ruloak. Etxeko beste batzuei ere berak mozten zien ilea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pelukerira ta juten ziñaten?
- Ni joan naiz pelukerira oain nere ahizpak hasi dianian berak nahi zulako pelukeria, baiño bestela oain ere nik iten det. Eta azkenekua atzo esan nizun ez etortzeko zegatikan atzo ein behar nun. Iten nun bakarrik, baiño jarri zait hemen min bat eta hasten naiz jartzen ta ezin det. Ta hola jarri behar det, burua jetsi eta nere [...] esaten dit: "nik ingo dizut", ta atzo in zian. Baiño ni gutxina juten naiz.
- Eta nola ikasi zenun iten, zure kabuz?
- Nere... Klaro, juten giñan pelukerira ta begiratzen nola jartzen zun. Eta gaztiak giñanian eta Easo kalian bizi giñanian, nere ahizpa guztik, nere koiñata guztik danak etortzen zian jaietan: "ingo diazu illia?", ta neuk moztu ta...
- A bai e? Zuk zure kabuz ikasita e?
- Bai, baiño orduan "konformatzen bazeate..." nik esaten niyoten "nik badakizute ez dakitela, konformatzen bazeate...".
- Baiña ondo ingo zenun, bestela ez ziran jungo.
- Ruloak jarri ta... lasaiago.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia