Donostia (Gipuzkoa)

Zapata pare bat urte guztirako

Zapata pare bat urte guztirako <p>"Suia" zer zen. Ur bila joaten ziren harekin. Hankak garbitzeko, pertza. Hanka hutsik ibiltzen ziren. Zapata pare bat urte guztirako. Iruran bizi zenean. Galtzerdiak koltxoi azpian gordeta. Amona nola janzten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-119-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Suia" zer zen. Ur bila joaten ziren harekin. Hankak garbitzeko, pertza. Hanka hutsik ibiltzen ziren. Zapata pare bat urte guztirako. Iruran bizi zenean. Galtzerdiak koltxoi azpian gordeta. Amona nola janzten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bai, hori, holakua zer zan?
-Holakua zan pertza, baiño deitzen zitzaion 'sulla'. Zeatikan zan hemendikan estuba, ta goien zabala, ta eukitzen zun tapa, ta izaten zan hojalatakua o de zink, izaten zan ordun, eta haiekin, halako bi ontzi o bazeuden baserrin, ta juten giñen uda billa. Ta hartzen giñuzen itturrin uda, eta etxea juteko udik gabe allatzen giñen. Ta: “hau ekarri al dezue? Ez dakau eltzia jartzeko udikan.”
-Orduan hankak garbitu-ta danak ur berarekin?
-Ontzi batian, pertza batian. Bai bai bai. Jaboiyik gabe eh, udakin bakarrik. Bueno lokatzetan ta atarin ta ibiltzen giñan. Ez zeon grasaik eta holako zikinkerik ez zeon. Lokatza, basarrin lokatza. Lokatza ta: “ama arantza hemen arantza daukat”, behatzian o, hankazpin o… Eta gero, ba…
-Zapata gabe ibiltzen ziñaten, ala?
-Zapata garbia?
-Zapata gabe?
-Ah bai bai, askotan hankutsik gehiago zapatakin baiño, jesus maria! Askotan gaiñea, eta gaiñea ordun zapata pare bat, hua urte guztiako, eta ez zeukan hausteko baimenikan, zeatikan hausten bazian ya hurrungo txekorra o behia o saldu arte, han ez zeon zapatikan, oseake…
-Hori, esaten ai zeana zer, Zizurkillen, ala?
-Ez, Iruran, Iruran bai. Behatza kanpuan, baiño hala zan bizimodua ta! Eta gero, geo galtzerdik, ordun galtzetiñak, udaran galtzetiñak, eta neguan ba belauneaiñoko galtzerdi luziak, eta pare bat, pare bat udaran ta pare bat neguan. Eta iten gendun garbitu, eta lehengusuak-eta ez hartzeko ba koltxoian azpin gordetzen giñuzen, igandeako. Gustatzen zitzaigun txukun ibiltzia, ezaura gendunian eh, neska koskorrak giñenian, auskalo nola jungo giñen! Baiño ez, nik uste txukun ibiliko giñela, danai gustatzen zaien txukun ibiltzia, eta amona´re bere mototsakin ta, gona bueluakin ta…
-Amonak zapirik ibiltzen zun, amonak?
-Bai bai. Buruko paiñoluakin.
-Ze kolore, beltza?
-Ez, beltza o grix antzea o ibiltzen zun bai. Txuria ez. Beti nabarra koloria o izaten zan ordun. Holako estilokua baiño gris antzea. Bai. Ta bea alta zan, oso emakume guapa zan amona, bai, gukin pasatzen zittun kristonak. Iten giñuzen sekulako aberik. Asko giñen ta!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia