Donostia (Gipuzkoa)

Etxetxora igandetan, laguntzera

Etxetxora igandetan, laguntzera <p>Igandero aita, bera eta anaia Etxetxora joaten ziren, baserriko lanekin laguntzera. Etxetxon tolarea zegoen. Ama zen hangoa. Aitona-amonak han bizi ziren.</p>

Igandero aita, bera eta anaia Etxetxora joaten ziren, baserriko lanekin laguntzera. Etxetxon tolarea zegoen. Ama zen hangoa. Aitona-amonak han bizi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu, ba, jaiero, igandero, aita ta bi anai gea gu, ba, jaiero ta igandero iyotzen giñan Etxetxoa. Etxetxoa. Aita laguntzea, amonak hala eskatzen ziolako, laguntzea. Normala dan bezela, hango semiak batez ere, ba, igandia zala-ta, ba, bueno, aldegin iten zuten. Oseake… Eta baserriyan, ba, lan asko zeon, dirudienez, eta, bueno, beti lagundu in bihar zan. Eta aita, bi seme-alabakin, baiño gu oso mutil koxkorrak giñen, ba, iyo iten zan. Iyo iten zan. Eta, bueno, bazakan tolaria ta bere terrenuak bazitun, eta, bueno, nahiko, nahiko… ta ordun, ba, lan pilla.
- Eta hangua zan zure…?
- Ama. Ama, bai, bai, bai.
- Eta amona-ta han bizi ziran?
- Bai, aitona ata amona han bizi zian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia