Antzinako Ibaeta
Ibaetako Ixaberri etxean jaio ziren. Beraien auzoa eta etxe ingurua nolakoa zen azaltzen dute. Bertan zeuden etxe eta baserrian aipatzen dituzte izen eta guzti. Igarako eskola ere bertan zegoen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: DON-116/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Juanita: Barriyua. Barriyua. Ez dezu izautzen… ez dezu izautzen barriyo hoi /barriyuoi/?
- Veronica: Bueno, oain oso desberdiña dago.
- J: Desberdiña da, baiño…
- V: Zan karretera bat, osea, bide bat eta gure etxea zeon bide ondoan eta gero aurrero beste etxe bat eta atzero´re bai beste etxe bat. Osea, zan... aber, pues…
- J: Bai, barriyo bat, nola… Zan karretera…
- V: Bat, bi, hiru, lau, bost etxe ta Elbietxekin sei etxe. Sei etxe ordun.
- J: Bai, sei etxe hola, filan.
- V: Gero gehio. Gero in zituen gehio, Zubialde ta Etxe-eder ta atzeko hoiek. Baiño lehenengo zan Illarraberri, Zubiondo, gue etxia…
- J.: Ez, ez, Zubiondo guk gero izautu gendun, e?
- V.: Bueno, nik beti ezautu det /ezautuet/.
- J: Nik ez, nik iten ikusi nun.
- V: Baiño esan nahi nuke behintzat… hori.
- J: Zan Ixaberri, Munoberri, Perreneberri y Elbietxe.
- V: Bai.
- J: Hoik zian illaran.
- V: Ta gero aurreaxio ya ordun zan baserriya Portuetxe. Oain jatetxia dan tokiya. Baserri hoi /baserriyoi/ Portuetxe. Ta gero hauntzaxio Urrezti.
- J: Aurrero beste basarri bat. Baiño denak kamiyo ixkiñan.
- V: Kamiyo ixkiñan ta erriyo ixkiñan. Ta gero aurreroxio gure eskola zeon. Gure unibersidadia. Eskola Igara. “Escuelas de Igara” deitzen zitzaion.
- J: Bai, “Escuelas de Igara”.
- Eskola publikoa zan, ezta?
- J: Publikoa, bai, bai, bai.
- V: Ijituak egondu zian oain hurruna, azkeneko. Oain ya ez do /ezto/ edifiziyoik´e; bota in [...].
- J: Ke pena, e?
- V: Bai, holako edifiziyo polita.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!