Eskolako gaiztakeriak eta zigorrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-111-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ruiz maisuari egiten zizkioten gaiztakeriak, eskolan. Sugandilak sartzen zizkioten batzuek. Zigorra, makilarekin jotzea.
- Auzoa: Añorga
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: DON-111/010
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Gu giñan trabieso... trabiesuak joe! Itten giñuan gauzak hori puf! Beti han nundik o burla o nundik txantxa bat o nundik zeoze ingo giñun ta joe! Han gazte batzuk sartzen zittuen zea este... animali txiki batzuk e bai lagartijak, eztakit ze diala... xaguk igual ta... Bua, itte zien... Eta bueno, baño bestia... Ni, egiya esan, ez da /ezta/ apaltasunagatik esaten dalako, baño ni mutil normala nitzan, eta ez nitzan /enitzan/ holako gauzetan... beti txintxo portatu nahiyian! Eta... baño beste batzuk bazian!
- Orduko maixuak e... beraiek ere gogorrak izaten ziran ezta?
- Bai, bai, bai, bai.
- Ohitura zeon makillakin jotzeko ta...
- Bai, bai, bai. Harek hola batemat harrapatzen zunian halako gaxtakeri bat itten jartzen zun da edo "Belauniko jarri! Eta altsa! Ta aber sukumutur hoi, biatz muturrak!". Eta biatz muturrak hola jarri ta makillakin... Ba nik ezautu det. Ba hor, argazkiyan, hemen dao bat holako bat... Eztakit ze in zun, ta makillakin jo eta hori-hori jarri xixkian zeak. Bai, bai, bai, bai. Bai, bai. Ordun [...] ta zea joe! Oain gutxiyokin badaude holaku ixkanbillak e... gutxiyokin. Baña orduan hori egiya zan ez zeon /etzeon/... Batzuk bazauden merezi zuenak e.... eskarmentua izatia, baño holako tipo zea makillakin... baño fin-fiña ta jo ematen zizunen izaten zun [...] itten zun txistu zea bat eta... Bai. bai.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!