Donostia (Gipuzkoa)

Harrobia, gerrako ezkutalekua

Harrobia, gerrako ezkutalekua <p>Ezkutalekua. Amasorrain harrobia eta baserria. Gerra garaian ezkutatzera harrobira joan ziren. San Estebango baserrira joan ziren bi familia. Nazionalistak ziren, gehienak bezala.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-111-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkutalekua. Amasorrain harrobia eta baserria. Gerra garaian ezkutatzera harrobira joan ziren. San Estebango baserrira joan ziren bi familia. Nazionalistak ziren, gehienak bezala.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta izkutalekurik eta hemen eon zan e... eztakit refugiorik?
- Ba, gu hortikan behera. Gure refugiyua hor goyan este... baso... este... harrobi bat zeon. Amasorrain izena zun. Ta Amasorrain hortikan in giñun sorrera gero ikastolan sorrera... hortikan dator. Amasorrain basarriya ta Amasorrain harrobiya. Ta harrobiko... hoi, hoi re... Gure auzoko gizonak eta gure aitak eta erabaki zuen han eongo giñala seguru, ba... seguru.. seguru bai. Han egon giñan, baño han bonba bat eroitzen baldin bada hantxe! Kueba bezela. Harrobi hortan kueba zeon. Kueba. Koba edo nola esaten da?
- Bai, koba. Kobazuloa.
- Koba. Kobazuloa. Eta han sartu giñan. Eon giñan bolara batian. Geo, gu han geundela, ba, aitak eta bere laguna hitz egin zuen zea... este gure... Gu maizterrak giñan, ta gure etxejabiakin, ba, bere anayakin Usurbillen hitz ein zun, eta San Estebango baserri batea jun giñan bi familiya. Bai Juan Zapirainen familiya ta Pedro Aiestaranen familiya fanak hara jun giñan. Ta han bizi giñan pixkat gauzak pixkat baretu arte. Asike...
- Orduan e... bildurra pasatuko zenuten?
- Bildurra? Bueno, gaztia... umea zeala ez da arduratzen hainbeste, baño bai, bai. Ta gure gurasoak ze esanik ez. Bai, bai.
- Eta zure gurasuak e... eztakit abertzaliak ziran ala?
- Bai.
- Horregatik zeuden beldurtuta?
- Ez, alde hortatik ez. Alde hortatikan...
- Bestela.
- Ez, holako muimentuik hemen ez zeon /etzeon/. Bueno, bai, daneako ordun. Badakizu. Orokorrian, ez zan halako partido ta... danak nazionalistak. Nazionalistak edo españolistak. Eta, eta ordun ba nazionalistak, baño arruntak. Ez, ez zea... sartuta han ta hemen beste batzuk bazeuden hemen Añorgan baziaken e?! Este, ordun, beste muimentu batzuk zauen [....]. Hor pixkat sartuta zaudenak, baño gure gurasok ez. Hortan ez zian /etzian/ sartu.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia