Dantza lotua bekatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-108-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Galtzak noiz hasi ziren erabiltzen. Ahizpak jantzi zituenean kritikatu egin zuten. Eskoterik ez. Kongregazioan euskaraz. Don Fabian Loidi. Dantza lotua bekatu. Gustatu egiten zitzaion dantza. Tabernetan emakumerik ez.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: DON-108/019
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
-Eta gonakin beti?
-A, honbre, gonak, bai.
-Galtzak-eta noiz hasi ziran erabiltzen?
-Buf.
-Gero?
-Gerogo, ni ezkonduta´re nere ahizpa Tomasak… zenbat urtea ni ezkonduta jarri zitun? Zenbat ditu ni baiño gaztiaua? Ez dakit ba nik. Ni honea etorri nintzan el… “qué año”?
-“Sesenta y dos”.
-Sesentaidosian, pues… Seseintanueven o hola, nere ahizpa batek jantzi zitun lenbiziko aldiz, ta nola kritikatzen aitu zaixkiyon denak. Ba ez, ordun ez zan jazten, ez, eske iñork ez zun ematen emakumiak, e, galtzik, e.
-Eta, e, gona motzak ere ez?
-Ez, normal. Honeaiño.
-Belauna beti tapatuta.
-Ta eskoteik´e ez, mangak´e, mangak´e honeaiño... mangik gabe ez. Nere garayian, geo ya bai, baiño.
-Klaro.
-Eskoteik ez, honbre, eskote normal bat, baiño ez…
-Eta, e, zu Mariaren alaben, e…
-Hombre! Jun biher zan!
-Hori, esan dezu, Igeldora…
-Igeldoa. Holaxe jarri zinta bat, ta hola errenkan jartzen giñen.
-Eta han euskeraz ala erderaz?
-Euskeraz, euskeraz.
-Han euskeraz ingo zuten elizan…
-Bai, bai.
-Ta zein eoten zan apaiz?
-Don Fabian Loidi.
-Eta hark ze esaten zun? Helduta dantza itia-ta pekatu zan ala ez?
-Hoixe, honbre! Ez iteko-ta, ez dakit ze ingo zala-ta, bakit ze in zala ta...
-Eta zuk sinistu ez?
-Keba! Guk han...
-Honek dantza in! Hamasei urtekin, dantzarako fuerte...
-Ta gustatu iten zitzaizuen?
-Bai, bai, bai. Beste… ez zeon besteik, tabernara´e ez giñan sartzen. Emakume bat ez da sartzen. Oaindikan iñoiz ni bakarrik ezin naiz sartu. Egarri haundiya-ta baldin badakat´e ezin naiz... ez naiz ohitu, ta ezin naiz sartu barrua bakarrikan. Iñor balin baet bale, baiño bestela ez.
-Orduan gaizki ikusiya zeon...
-Uuuuuu. Bai. Ze, hau zemat biher, nobiyotan´e, hau barrena sartu ta ni kanpun gelditu. Ta bueno, alde zaharrian´e in deu hoi. Bai, bai bai. Ordun emakumia ez giñan sartzen.
-Eta... kafeterietara-eta bai...
-Ba al zan ordun horrelako kafetei espezialik? Nik ez dakit. Ez zan eongo, keba.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!