Bertako euskara eta ingurukoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-107-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euskara non hasten den aldatzen. Irun, Oiartzun, Nafarroa... Azpeitia. Bertako euskara garbia dela uste du.
- Auzoa: Añorga
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: DON-107/045
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
-Eta euskera, hemengua eta hemen ingurutakua, berdin, berdintsua?
-Bai, bai, euskera bai. Ya Nafar aldea...
-Badaude, hitz batzuk diferente esaten diranak auzo batzutan ala?
-Bueno ez, nik uste det hemen berdin esaten diala, hemen, hemenguak. Geo notatzen dia batzuk hor, "por ejemplo", Napar aldea eo pixkat hitzak diferentiak esaten dituenak, ezta? Baiño...
-Eta? Nun hasten da euskara aldatzen? Hemendik, ba, ez dakit, Irun aldera junda edo?
-Baita're, Irunen ta ya bai, Oiyartzunen'e bai, Oiyartzunen'e, bai.
-Eta, bestaldera, Tolosa...
-Bai, Tolosan'e, ya ta Azpeiti, "sobre todo" Azpeiti, Azpeiti.
-Eta euskera garbiyena, zure ustez, nungua?
-Bueno nik uste det, hemen euskera ondo, ondo iten dala, uste det e, ez dakit. Oain kalkulatzeko nik ezin nezake hoi esan baiño, euskera garbiya iten dala uste det hemen, bai.
-Bai, bai, nik esango nuke baietz.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!