Baserritarren arteko liskarrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-107-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Añorga
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:00:59
- Erref: DON-107/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Eta bihurrikeriarik, ez dakit, lapurreta txikiyak eta holako... ez?
- Ez, sekula ez, sekula ez.
- Ez ziñaten juten beste batzun sagarrak hartzera ta?
- "Qué va", ez, izaten gendun etxian ta, ez. Behin'e ez, behin'e ez.
- Baiña [...] hobiak izaten dia ta...
- Bai, okasiyuak esaten dizut, izaten zian: hemen ni goatzen naizela, por ejemplo, sagarrak hemen ta aldapa ta behean muga, ta sagarrak erori bueltaka ta harren zeara jun, ta bestiak bildu ta bestiak ordun haik harrenak ziala ta holako... Hoik nik esperientzi hoi det betitatikan ezta? Baiño asko superatu du horrek, ez hemen bakarrik e? "En general", e? Gipuzkoan'e bai "en general" superatu in du gauza horrek hobera.
- Ikusten dezu aldaketa?
- Bai, bai, bai, hobera, hobera in du, bai. Nik hola basarri dexente ezautzen ditut, jendia're bai basarrikua. Bade oaindikian'e alkar ezin ikusi hoitakuak, baiño "generalmente" mejoratu in du general, mejoratu in du. Hoi pozgarriya da, mejoratzia.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!