Donostia (Gipuzkoa)

Baratzea

Baratzea <p>Baratzean zer lantzen zuten azaltzen du. Porrua eta letxuga urte guztian ereiten ziren. Artoa eta babarruna, berriz, maiatzean erein eta udazkenean biltzen zituzten. Artoa abereei emateko izaten zuten; babarruna, etxerako eta saltzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-106-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baratzean zer lantzen zuten azaltzen du. Porrua eta letxuga urte guztian ereiten ziren. Artoa eta babarruna, berriz, maiatzean erein eta udazkenean biltzen zituzten. Artoa abereei emateko izaten zuten; babarruna, etxerako eta saltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ze orduan baratzian ze izaten zenuten?
-Danetik. Ordun danetik iten zan baatzan.
-Urte sasoian arabera? Desberdiña?
-Bai.
-Ta, ze?
-Konpaziyo batea porrua, pues porrua urte guzin izaten zan, ta letxua ta hoi're bai, urte guzin izaten zan.
-Eta bestiak, noiz ereiten zan gauza bakoitza?
-Ba porrua ereiten zan normalian primaberan, eta geo ba aldatu iten zan zean, udaran, ta geo ya urte guzikua izaten zan.
-Ta babarruna ta?
-Babarruna ta normalian ba maiyatza aldea o hola, ereiten zan, ta geo bildu ba udazkenian.
-Eta artua?
-Artua ta babarruna alkarrekin, normalian.
-Ze iten zenuten, tartekatuta artua ta babarruna?
-Bai, bai. Bai zeatik babarruna geo makillan e iten zan, baiño normalian artuakin hemen.
-Eta hori asko ingo zan ba? Babarruna ta artua asko jango zan, ez?
-Bai, artua ganauentzat izaten zan, ta babarruna berriz etxeako o utzi ta, saltzeko're bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia