Donostia (Gipuzkoa)

Dantza eskatu eta igual kalabaza

Dantza eskatu eta igual kalabaza Neskengana mutilak gerturatzen ziren, dantza eske. Kalabazak. Etxe laguntza. Auzoko neskei laguntzen zieten etxera.
Neskengana mutilak gerturatzen ziren, dantza eske. Kalabazak. Etxe laguntza. Auzoko neskei laguntzen zieten etxera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, neskak neskakin ibiltzen zan ta mutillak jun behar zun.
- Eta ze, ze izaten zan, dantza iteko ta formularik...
- Ez, beno, joaten ziñan zu ta "faborez dantza ingo degu?" edo; ta libratzen bazien "pues bien" ta ez bazien, segi kalabaza ta aurrea, beste batengana.
- Ta kalabaza asko ematen zuten?
- Bueno, ordun bastante.
- Bastante.
- Bai, bai, ordun bastante. Ordun lotsatiya zan jendia, ordun, bai...
- Eta gero etxe-laguntza ta izango zan?
- Baita're, baita're. Beti izan dian bezela hoik.
- Eta orduan hemen'e, zer, beste baserri batzutara ta?
- Bai, bai, hemen auzuan bazian hemen bi ahizpa beheroxio... Zu atzo eon ziñan...
- Anjel?
- Ez, Arrieta zea hoi.
- Bai, Bixenta ta Maritxu.
- Bixenta, Bixenta, Maritxu, beste bi ahizpa bazituzten hoik, eta hoik denak. Eta denak jaiyetan pues benta horrea juten zian; eta ordun hoik gu baiño zahartxio zian baiño gure anaiya ta igual gero pues etxea jun.
- Laguntzera?
- Laguntzera, berakin geratu ta...
- Baiña ez zieten utziko asko arrimatzen?
- Edo bai, edo bai, hoi beti izan da. Ta...
- Baiña orduan dana pekatu zan?
- Bai, hoi da, hoi da, hoi da.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia