Egurrezko komuna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:00:36
- Erref: DON-105/032
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Ordun komuna zan ganauen atzian egiten zan ximorra bota eta ordun egurrezko komun bat zenun; eta ximor pilla haren gaiñea eiten zenun in biharra.
- Ordun ikuillu gaiñian?
- Ikuillu gaiñian.
- Eta komuneko paperik eta egoten zan?
- Bai, bai.
- Bai?
- Bai, periodiko puskan batzuk edo jarrita e? Ordun kumuneko papera...
- Aza hostuak bestela?
- Bai, igual hoik'e, igual hoik'e!
- Baiña orduan oingo bezela ez zeon komuneko paperik, ez zan erabiltzen.
- Ez, ez, ez zan ordun, nik ez nun ezautzen behiñik behin.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!