Usotara, kanpora ere bai
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: DON-105/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Natura » Fauna , Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Hemen, hemen ordun bazan, hemen hemen, oain galdu da asko, baiño tortoillua deitzen zayona, uso txikiya bezela. Eta gero, pues, behin hogeita hamar bat urterekin o hola, aitak sos batzuk ematen zituen, ta lanak iteagatikan ta lanian laguntzeagatik eta pues kanpoa joaten ziñen. Beti kanpuan pasada o zea gehiyo izaten zun usuak eta gauzak eta...
- Eta nora joaten ziñaten?
- Bueno, juten giñan Avila're bai, Toledoa're bai... Beno, baiño hoik ya bastante hazi ta geo, baiña, bai.
- Eta zure txori gustukuena edo hola zein gustatzen zitzaizun zuri?
- Bueno, jateko txoriya da goxuena, baiño gaiñearakun usua, usua gustatu zaigu ehizian.
- Ehizian usua? Eta zergatik? Harrapatzeko zaillena zein da?
- Bueno, usua ta eperra... Eperra zaillena, ta oillagorra ta...
- Oillagorra?
- Bai.
- Ta zuk txoritan ibili izan zea, ta ez dakit basurdetan eta beste...?
- Ez naiz ni basurdetan, ez naiz ibilli izandu. Bota izandu det e? Bai, hemen gaiñea, etxeko terrenuan gaiñea, baiño ez naiz basurde zalia izandu ni.
- Ez?
- Ez.
- Txoriya nahiago?
- Bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!