Jolasak; ehizarako zaletasuna, umetatik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-105-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako jolasak. Tabak, kanikak. Uztaia. Gurdiaren pertikan igota ibiltzen ziren, baina arriskutsua zen. "Buleketan". Ehizarako zaletasuna ere umetatik du. 14 urterako bazekien tiratzen. Tiragomarekin ere ibiltzen zen eta erreklamoan. Txori motak aipatzen ditu.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 19a
- Iraupena: 0:03:52
- Erref: DON-105/006
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Natura » Fauna , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
- Hemen umetako jolasak zuenak zeintzuk ziran?
- Jo, ba, kanikak ordun. Ta tabak eta.
- Tabetara zuek ere jolasten zenuten?
- Bueno, mutillak´e igual sartzen giñan neskan tartian ta. Baiño gehiena zean, kanikakin mutikuak. Eta geo bazan, zea, “goitik behera” esaten zaion zea bat, beste… kaku batekin, errueda batekin ibiltzen zan…
- A, bai, uztaia?
- Hori da, bai.
- Eta zuek iten zenuten uztaia?
- Bueno, hoi lagunen batek ingo zitun, noski. Ez, guk ez genun egiten. Zeatikan hoi buelta ondo hartu ezkeo-ta soldiatuta jartzen zuen ta. Ez, baiña ez daukat nik goguan guk egiten genunik.
- Eta gurdi gainean pertikan igota ta holakorik bai?
- Bai.
- Eta nola izaten zan hori?
- Bueno, pertikan iyo… Nik ez dakit zuk nola galdetu nahiko diazun. Gurdiyan…
- Jolasik iten zenuten gurdiyan?
- Bai, baiño ikusten baziguen, peligrosua izaten zan, zeatikan karga puxkat baldin bazenun atzian —gu´re lau anai-arreba giñan eta—atzera igual altxatzen zenun, eta hurruna, pues, jexten bazan bat, aurrea igual eroitzen zan ta azpin hartzeko beti bildurrakin aita ta ama ta. Hoi…
- Eta beste jolasik, hola, ezkutaketan ta harrapaketan ta…?
- Bueno, bai, garai batian “buleketan” esaten geniyon […], bai.
- “Buleketan”?
- Bai.
- Eta ez dakit zure ehizarako afiziyua umetan hasi zan ala ez.
- Ehizeako? Bai, aitak haundiya zun afiziyua eta guk aitan zeakin, permisuakin, nik hamalau urte baiño lehen atea nun permisua ehizian, aitan baimenakin. Eta aitak beak erakusten ziun. Bueno! Lana in [eztaatikan] ta “eskopeta txiki batekin jaiyian, zea, txoriyai tiratzeko bi tiro utziko dixkit” edo, “joeee”, engaiñatzen giñuzten ta. Orduan afiziyua sartu ta bueno!
- Eta tiragomakin ta hola?
- Baita´re, baita´re. Tiragomak´e bai.
- Tiragomakin txoriyak harrapatzen?
- Bai.
- Ze txori?
- Bueno, ordun, ze txori? Kanpoko txoriyak. Pintxanak eta burrioyak eta txantxangorriyak eta… harrapatzen zana!
- Harrapatzen zana?
- Harrapatzen zana.
- Eta ze iten zenuten gero harrapatutakoekin?
- Bueno, apiziyua zenun harrapatzekua behiñipin. Ta osatzen baziñun 4-5 bat edo, pues, jateko igual ta. Hori… goxua izaten zan txoriya!
- Eta erreklamuakin?
- Baita ere ibilitu gea. Bai.
- Eta hori nola izaten da?
- Bueno, zuk erramu bat edo moztutzen dezu eta mutturrak ateatzen [zizkatzen] ta han kanuto batzuk sartu eta beste zea batzukin… ze esango dizut, ba, nik? holako mouko zarbazta leunak iten ziñun ta han bixka ematen zenun eta han jarri. Ta txoriya kaiolan jarri ta haik deitzen zuen ta etortzen zian ta…
- Eta pegatuta geratzen zian?
- Bai, pegatua geatzen.
- Hor bixka…
- Bixkakin.
- Bixkakin pegatuta ta…
- Bai, ordun harrapatu korrika junda ta.
- Eta hola bixkakin pegatuta geratzen zianak ze txori zian?
- Bueno, karnaba ta pintxana ta klase guzitik, gallupa ta tariña ta… oseake, izenak.
- Eta kanturako balio zuten txoriyak-eta saldu iten zian?
- Bueno, bai, bai, ordun´e saltzen zian. Ez zun diru haundiik ingo, baiño behiñibin…. Zuk hola harrapatzen ziñuna, batek esaten zun: “Karnaba bat jaso [dakiak]” edo “tariña jaso [dakiak]” eta. Bueno, pues, holaxe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!