Donostia (Gipuzkoa)

Kanilako ura eta komuna

Kanilako ura eta komuna Kanilako ura noiz jarri zuen anaiak, bera ezkondu ondoren. Iturrira kalderarekin, ur bila. Komuna nolakoa zen.
Kanilako ura noiz jarri zuen anaiak, bera ezkondu ondoren. Iturrira kalderarekin, ur bila. Komuna nolakoa zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan, kanilleko, kanillako urik ez zenuten.
-Kanilleko urik ez, ez, ez. Ez, geroa, gero bai.
-Nora...?
-Geroa, oain dala urte batzuk, ni ezkondu ta handik geroa anaiyak... Igeldon barrena o ekarri zun ura etxea. Bai.
-Aaaaa. Eta orduan zu umia ziñala-ta, iturrira. Eta nora juten ziñaten ur billa?
-Kalderakin. Bai ba. Kalderakin.
-Eta ur billa, janariya prestatzeko, garbitzeko...
-Daneako.
-Daneako?
-Deneako. Komuneako… Deneako.
-Eta komuna Nolakua zan?
-Behiyakin ta /da/ denakin.
-Komuna nolakua zan?
-Komuna? Eseri-alkiya bagendun ta, bere atiakin. Ate txikiyakin ta /da/ iña zan, ta zea zun: goitikan behiyan...
-Alaba: simaur pilla.
-Simaur pilla ez, pixa zulua. Ta txuxen hara juten zan.
-Ikuilura juten zan.
-Ikuillua, ikuillua, bai.
-Eta ze zekan, tapa edo...?
-E?
-Ze zan, egurrezkua, kumuna?
-Egurrezkua.
-Eta bazekan...
-Egurrezkua ez. Atia bai, baiña bea ez. Holakua zan.
-Holakua ?
-Bai, Roca, be tapakin.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia