Tabakalera: gizonentzat, tabakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-102-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gizonezko langileei tabakoa ematen zieten, emakumeei ez; erretzeko tokia ere bazuten, Tabakaleran bertan. Emakume erretzaileak, komunean. Tabernak.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 13a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: DON-102/030
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
-Han, pentsatzen det Tabakaleran lana inda, errexeagua izango zala tabakoa handik merkio edo ateratzia…
-Kattalin: Ez, ez, ezin zan, ez. Bueno, hori ematen zioten ere bai, gizonezkoei ematen zioten. Emakumezkoei ez.
-Miren: Emakumezkoei ez.
-Kattalin: Emakumezkoei ez, sekula ere ez, baiño gizonezkoak izaten zittuzten beren razionamendua. Izaten zuten gizonezkoak, baiña emakumiak ez.
-Miren: Gizonezkoak zuten ere bai leku bat e.. erretzeko. Han, zea, pasillu batean zan, eta han exeritzen zian eta zigarro erretzen eoten zian. Ez denbora askotan, baiñan bai, eoten zian. Eta emakumeak ez, klaro.
-Ez zeon emakume bakar bat ere erretzen zuna?
-Miren: Erretzen zuenak? Bai.
-Kattalin: Baaai. Bazeuden, baiña komunea juten zian.
-Miren: Komunea jun ta…
-Kattalin: Komunak´e oso haundiyak zian; dena zan oso haundiya, ta oso irikiya, eta egiya esan oso ondo. Eee, baiño emakumiak juten zian haruntza erretzea, bai, bai.
-Lehen diferentzia haundiyak zeuden, ez? Emakumien eta gizonen bizimoduak desberdiñak…
-Miren: Bai, bai, asko.
-Tabernetan ere emakumiak e ezin…
-Kattalin: Ez zitzaigun okurritzen, gui bakarrik taberna batea sartzea, sekula! Sekulan!
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!