Gudariak arma egokirik gabe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-101-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gudariek ziotena: hiru menditan hiru ametrailadora jarrita, erreketeak ez zirela pasatuko. Eskopetekin zebiltzan. Francok bazuen motiboa EAJ gorrotatzeko, bere ustez. Umea zela, asko entzun zuen politikaz hitz egiten.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 13a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: DON-101/015
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Hiru ametralladora. Hiru menditan. Esaten zuten jarri eta reketiak ez ziala /etziala/ pasako aurrea.
- Baña ez zuten /etzuten/ lortu.
- Ez zuten /etzuten/ lortu! Eskopetan, ehizeko eskopetakin ibiltzen zian ta! Zea.. berde hoyek kentu ta balak jarrita! Ez zeon /etzeon/ ezen armamentuik!
- Defentsa gutxi orduan?
- Geo, Francok PNV-i gorroto ikearriya zun, PNV-ntzako. Baño bazun motibua Francok e! Zeatikan hemen frentia bi hilabetian... Harek arrasatuko zun gudariyak ez baziyoten frente in! Bueno! Jode! PNV-i gorroto gogorra ziyen e! Jode!
- Eta...
- Bueno neretzako...
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!