Donostia (Gipuzkoa)

Gerrako itsasontziak eta hegazkinak

Gerrako itsasontziak eta hegazkinak Gerra garaian, España itsasontziak eraso egiten zuen San Markos gotorlekura, eta beraiek erdian. Babeslekua. Sirena. Hegazkinen bonbek gizon bat hil zuten Pasaian.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-101-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian, España itsasontziak eraso egiten zuen San Markos gotorlekura, eta beraiek erdian. Babeslekua. Sirena. Hegazkinen bonbek gizon bat hil zuten Pasaian.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Barkuak astintzen ziun baztar hau, barkotikan. Kañonazuk.
-“Cervera”?
-“España” esaten zuten ai zala ta ez takit. Cervera ez al zeon /altzeon/ ba zeakin, gobiernuakin? Baiño ez zun /etzun/, ez zun /etzun/ karaik ematen. Españak… esaten zuten España zeola hor, itsasua hor dago…
-Bai.
-Eta joe…
-Eta honaiño iristen zian kañonazuak?
-Buuu. Joe, hor fuertia, San Marcos dago hor. Horri sartzen xizkiaten… ta batzuk birian sartzen zian /sartzentzian/. Eta baiña bildurgarriya zan barkua, e! Joeee...
-Ta zuek hemen erdiyan, orduan.
-Bai ba. Hemen pasatzen zian soiñu earrakin: ttuttuttu… bla! Jode!
-Eta ze…
-Guk in genun parapetua hor.
-Nola?
-Ignorantiak! Ba aurrian iten genitun metak hor, ilera bat, metak, eta atzeneko meten kontra hua apuntalatu ta lurrakin ta. Sirena jotzen zuten, barkua azaltzen zanian sirena jotzen zun. Ta hara jartzen giñan. Ze inorantziya! Ze… ze pildorazuak. Buf. Barkua gogorra zan, hara, bildurgarriyak zan hua! Abioiyak´e bai. Lenbiziko abioiyak… “Oi, ze bota dik horrek?”. Eta Pasaiyan eroi zian hiru, hiru bonba. Eta ikusi genitun. Gu ganau jetena iten ai giñan, eta “oi, ze, abioi horrek zerbait bota du!”. Beltx-beltxak eta… banba, banba! Pasaiyan eroi zian, eta gizon bat hil zuten /hiltzuten/. Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia