Donostia (Gipuzkoa)

Emakumeek askatasun gutxi

Emakumeek askatasun gutxi Errekan, aingirak eta ezkailuak. Sarearen ordez, zaku puskekin ibiltzen ziren harrapatzen. Bainatu ere egiten ziren. Gero Ondarretara joaten hasi zen, bizikletan. Hondartzan. Bera liberala zen, baina gehienak ez. Kritikatu egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-100-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errekan, aingirak eta ezkailuak. Sarearen ordez, zaku puskekin ibiltzen ziren harrapatzen. Bainatu ere egiten ziren. Gero Ondarretara joaten hasi zen, bizikletan. Hondartzan. Bera liberala zen, baina gehienak ez. Kritikatu egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta errekan aingirak, eta beste arrairik bazeon?
-Eskaluk.
-Eskailluk?
-Bai.
-Eta hoiyek nola harrapatzen zian?
-Eskalluk? Sariakin.
-Sariakin?
-Bai. Sariakin, baiño sareik´e ez giñun eta zaku puskak jarri alanbretan, ta /da/ ahal giñun bezela! Harrapatzen giñun. Eta prejituta oso goxuak zian´e bai.
-Eta zuek baiñatu-eta iten ziñaten, errekan?
-Bai. Aurreaxio jun, eta gu umiak, baiño jarri giñun ya, harriyak-eta jarri giñun eta ya honeaiño ura alleatzen ze… hara juten giñan! Geo bai, geo haundiya in nitzenian… Edadia giñunian Ondarreta ni! Bizikletan!
-Bai?
-Asko gustatzen zizaian playa. Asko.
-Eta hemen errekan, e, normalian neskak-eta ez zian hainbeste baiñatuko… igual mutillak gehiago.
-Ez, ez. Neskak, hemen neskak izandu zian… festatan´e kortinatik beidatu ta… e, ni izandu naiz liberala, baiño gue aita zan seriyua, eta attai disgustoik ez ematetik zenbat aldiz esaten niyon jendiai: “Decirmelo a mí, estais fastidiando a una tercera persona. Decirme a mí lo que tengais que decir. Si yo no… Si mi vida es mía y yo puedo hacer… yo, entre que no haga daño a nadie…”. Baiña alperrik. Alperrik.
-Orduan bazeuden geizki ikusitako gauza batzuk, ezta?
-Uuuuu. Hemen?
-Emakumiak tabernara sartzia eta…
-Hemen? Ez dakizu /eztakizu/! Bueno, bueno! Hau izandu da, Añorga izandu da… dana, esaten ituten /esateituten/ guziya gutxi!
-Eta ze, beste ze zeon debekatuta edo bueno, geizki ikusiya, emakumiak itia edo neska gaztiak? Mutillekin ibiltzia…
-Eta gauian etortzen baziñan beandu o… mutillakin ikusten bazizuen. Eta nik ez dakit, gauza bastante. Eta ez baldin bazizuen ikusten´e bai! Zu juten baziñan… Bueno, bueno, bueno. Ta ni holakua izandu naiz. Ta, ta… baiño gue aitta zan oso seriyua.
-Seriyua.
-Oso seriyua.
-Orduko gizonak seriyuak izango zian asko...
-Bai, batzuk. Batzuk. Beste atzuk “unos golfantes”, baiña… “golfantes”, baiño beste jendiakin, e, beren etxekuekin ez, beren etxekuan ondo gordeta, hori bai. Hori bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia