Euskara debekatuta eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-100-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Añorga
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 12a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: DON-100/019
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
-Eta gero euskeraz hitz eiten ziñun, zea, etxian. Jun, ta euskera, o erderaz ez genekiun. Eta “o sea que” matraillekua etxian, erderaz hitz eiten giñunen. Hara jun, ta euskeraz… aitzen giñalako´re bai! Bandera jartzia, ze uste dezu /ustezu/? Basarritarraidi dana esaten ziun. “Ala, poner la bandera en el mastil!”.
-Eta zuek jarri behar.
-Guk jarri bihar. Bai.
-Orduan zure eskolako oroitzapenak ez dia bate onak.
-Ez, ez, ez. Ezta, ezta pentsatu´re! Geo, Rezola. Rezola bere… bere jendiai bai, baiño gu juten giñan “o sea que” erregetan ta /da/ hola merienda ematen ziyuen ta /da/ erregalik umieiri, eta gu, zenbat ume izango giñan? Hamabi-hamalau, hemen basarrikuak, beste Etxeberriko bazuk… ez takit hamabi o hamalau… Eta txokolatia eta ogiya ematen ziyuen, eta gu han holaxe, gosiak amorratzen. Eta ezta, ezta meriendik´e ez ziguten /etziguten/ ematen, ez giñalako obreruen umiak.
-A bai, e?
-Bai, bai, bai. Rezola bere, bere jendientzako ona izango zan, baiño bestela…
-Orduan diferentziyak…
-Bai, bai, bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!