Donostia (Gipuzkoa)

Frantzizkotarren misioak

Frantzizkotarren misioak Misioak izaten ziren Aste Santu aurretik. Sermoiak. Asko moja joaten ziren. Aita Lasa frantziskotarra.
Misioak izaten ziren Aste Santu aurretik. Sermoiak. Asko moja joaten ziren. Aita Lasa frantziskotarra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta Aste Santu aurretik-ero izaten ziran misiyuak...
-Misiyuak, jolin.
-Hemen´e bai?
-Bai, bai, bai. Zortzi bat eunian, aste guziyan misiyuak. Ta jende guziya zea... prozesiyuan bezela, zea... danak eliza.
-Eta esaten dute sermoi beldurgarriyak izaten zirala misiyotakuak.
-Hoi bai, hoixe ba!
-Inpernua gora eta behera…
-Bai. Ta ordun nee ezaunak, ne edade moukuak ta zea... bai moja jun´e.
-Bai, e?
-Klaro, hombre, hoixe! Gu ez giñan jun, baiño bazian moja junak. Ne edadekuak, e!
-Etortzen zianak sermoiyak-eta ematea, ze zian, frailiak ala…?
-Frailiak. Franziskanoak behintzat. Ez dakit zuk aitzea badezun, Padre Lasa ta… Padre Lasa zan oso famatua, oso… etorri haundiko sermoilaiya zan hua.
-Eta harek euskeraz ala erderaz, e…?
-Ez, euskeraz.
-Euskeraz.
-Haik euskeraz.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia