Dantzara Txikierdira eta Oialumera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mendira joaten ziren bi ahizpa jai arratsaldean. Txikierdira eta Oialumera, Ergobira, joaten ziren. Kongregazioak. Zinta eta medaila. Dena bekatu.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: DON-098/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Gu mendira.
-Mendira.
-Jai atsaldetan-ta ateatzen giñan, klaro, neska gaztetan; bi ahizpak ateatzen giñan. Eta zean, este… soinua jotzen zuten, hor Oiartzunen, Txikierdin, o bestela Ergobin Oialuman; filarmonika jotzen zuten. Klao, batek jotzen zun filarmonika, ta hua gendun zea guziya, musika guziya.
-Eta dantza…
-Eta juten giñan bi ahizpak. Dantzan sueltuan baiño… “a todo meter”. Eta ateatzen giñan beti bi ahizpak bakarrik etxetik, baiño juten bagiñan Oialuma genitun han launak; juntatzen giñan… kuadrilla juntatzen giñan. Eta Txikierdia juten giñanian´e juten giñan bi ahizpak bakarrik, ta han genun beste kuadrilla, hangoa, beste aldekoa, o zea, baiña ez besteak, e. Oialumako launak ez, beste batzuk. Baiña haik´e launak, han´e launak genitun, ta juntatzen giñan hola kuadrilla juntatzen giñan. Eta hola pasatzen genun jai atsaldia. Justu-justu lau o bost ordu izaten genitun dantzaako, aste guziya lanian pasata.
-Eta hor juntatzen ziñaten neska-mutillak.
-Bai, hoitan bai.
-Eta dantza lotua galaraziya zeon ala libre zan?
-Ez, galaraziya ez zeon; oain, Txikierdin Oiartzungo jendiak han eoten zian beira. Gu danea ibiltzen giñan, baiño sueltua gehiyena jotzen zuten.
-Ta orduan kontrolatzen ibiltzen zian.
-Bai, bai, kontrolatuak giñuzen.
-Eta hemen kongregaziyorik-eta bazeon?
-Bai, bai. Komuniyua indakon kongregaziyuan. Mutillak San Luisen kongregaziyua ta neskak Imakuladena.
-Imakuladana… Ta horrek, kongregaziyuan egotiak, ze esan nahi zun?
-Ba hillian behin izaten zan… zera, bezpereta etorri bihar. Bezperak izaten zian aatsaldian, ta hara etorri bihar. Bezperak aurrena, geo errosaiyua, geo prozesiyua… ta zean ta… Geo, handik ateatzian, korrika jun bihar Oialuma o Txikierdia. Handik ateatzian…
-Eta prozesiyua… hori noiz egoten zan?
-Ba hoi… eozein jaitan, erozein jaitan zeetan izaten zan, baiña plazan bertan, e, plazan bertan bueltaka.
-A, plazan bertan…
-Bai, plazan bertan.
-Eta jantzi-ta normal iten ziñaten, ala…?
-Ez, normal.
-Medaillan bat edo…
-Bai, zeakin, zintakin medailla. Guk Imakuladana ta San Luisena mutillek zuten; haik´e zintakin.
-Eta ze koloretakua zan zuena?
-Zinta, urdiña.
-Urdiña?
-Bai. Mutillena ez dakit, uste det txuri-urdiña zutela haik, baiño guk urdiña.
-Eta konfesatu´re in beharko ziñaten.
-Aber ba! Aber ba! Hain geiztuak giñan...
-Dena pekatu zan ta...
-Bai ba, dana pekatua ordun.
-Eta zer zan pekatua ordun? Ze...?
-Ba dana! Dantzan zean mutillakin dantzan zea, lotuan ibiltzia´re pekatua zan ta! Gu ibili iten giñan, e.
-Eta muxu ematia? Masaillian muxu ematia pekatu zan?
-Jolin, baiña zeiñek ematen zun ordun masaillian muxu?
-Ez? Esaten dute batzuk, masaillian muxu ematia ez zala pekatu, baiña ezpanetan ematia baietz eta...
-Bai, bai, hoi... hoi esaten zuten, bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!