Donostia (Gipuzkoa)

Eskolan, mutilak eta neskak aparte

Eskolan, mutilak eta neskak aparte <p>Salvador Polina zen maisua, eskola publikoetan. Gogorra zen. Aparte egoten ziren neska-mutilak. 20 bat mutil ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Salvador Polina zen maisua, eskola publikoetan. Gogorra zen. Aparte egoten ziren neska-mutilak. 20 bat mutil ziren.

Transkripzioa

-Bazeon eskola publikuak-edo…?
-Publikua bai, ayuntamientokua.
-Eta horra, horra juten ziñeten?
-Bai.
-Eta, zein zan maixua?
-Maixua zan, Salvador, Polonia, Polina.
-Paulina?
-Salvador Polina.
-Maixuan izena.
-Maixuan izena, maixuan izena.
-Eta, maixu ona zan, ala…?
-Ba […]
-Gogorra? Eskua ariña?
-Bai, jode. Harek ematen zun, zuk jarri eskua hola ta iten bazenun hola, ordun jotzen zun buruan.
-A bai? Eta zuek, gelan ze egoten ziñeten, neskak eta mutillak batera? Ala mutillak bakarrik?
-Aparte, aparte.
-Aparte?
-Aparte. Hor dauzkat oandik […]
-Baiña ez dao martxan oain, ez?
-Hutsik do aspaldi.
-Eta, zuek mutillak bakarrik orduan ta asko, asko ziñeten, mutil asko?
-Bai, hogein bat o hogeita bost bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia