Rezola lantegiko etxeetan jaioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-097-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ama neskame egon zen Lasarten. Aita Argentinara eraman nahi zuten familiakoek, baina ordurako nobioak ziren, eta ez zen joan. Añorga Txikira joan ziren bizitzera, Rezolak langileentzat egindako etxeetara. Giroa erdalduna zen.
- Auzoa: Añorga
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: DON-097/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
-Nexkame zeola, urte askotan, Lasarten, ta hori in zun, ta geo gureana, gure aita zan gaztena, […] a la Argentina, ta etorri zian handik, hara eramatea, ta ez zun nahi jun, nobiyo zan ta, ta ama ez zun nahi jun, ta hemen geatu zan. Ta geo zeon, neskame eondu zan, meikukin Lasarten.
-Nexkame.
-Eta, nolatan etorri zian ba hona, Añorga Txikira, lanera?
-Karo, honea fabrika, ta hemen jaiyo in giñan, hemen zeatu giñan ta, danak.
-Eta hemen hauek etxe, zuk esan dezun bi etxiak ze ziRan, fabrikaren etxiak zian?
-Langilliak!
-Langillienak?
-Langillienak, etxiak zian fabrikanak.
-Eta nolakuak ziran etxe hoiek, oso haundiyak ziran ala…?
-Bai, hemenguak bai haundiya zan baiña… hemengua, hamabi famili. Ta han sei, bestian, etxe hoitan.
-Eta familiyak nunguak ziñaten, zuek…?
-[…] hemen jende kastillanua asko zan, fabrikan etortzen zian lanea ta, kanpotik-eta,
-Eta, kalian-eta, ze giro zeon, euskeraz hitz egiten zan, ala…?
-Erderaz dana!
-Keba, erderaz dana, dana erderaz.
-Dana erderaz?
-Eskolan ta dana, dana erderaz.
-Dana erderaz, betidanik.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!