Udatiarrak ikustera zezen plazara
Udatiarrak etortzen zirenean, giroa aldatu egiten zen. Kotxe gehiago egoten zen. Zezen plazara oso dotore joaten ziren udatiarrak eta jendea haiek ikustera joaten zen. Zalgurdiak ezagutu ditu baina gutxi.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 17a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: DON-094/041
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Beste garraio batzuk , Aisia » Oporrak
Transkripzioa
- Turista asko etortzen zan udan, ez? Madrildarrak eta zaragozarrak eta…
- Bai, bai.
- Eta giroa aldatu egiten zun horrek? Dotorego ikusten zan jendia?
- Baiña beste mundu bat zan, ez? Haiek bere erara ibiltzen zian ta, bueno, bazeuden donostiar batzuk beti, ba, haien inguruan ibiltzen zianak. Baiña… Bueno, asko aldatzen zan Aste Nagusiyan-ta, zezenetaa juateko jende guzti hori ibiltzen zan… Kotxe pilla ekartzen zuten. Ordun oso gutxi zeuden ta hoiek been kotxiekin-ta etortzen zian. Ordun zezen-plaza, lehengo zezen-plaza… Bueno, oaingo…
- Txofrekon?
- Txofreko zezen-plazara, ba, bueno, hori zan espektakulo hutsa. Jendia juaten zan ikustea nola zezenetaa zijuaztenak nola zijuazten.
- Eta zuek ere juten zineten?
- Ni orduan gaztia nitzan, baiñan gogoratzen det, bai, bai, bai. Eta Parte Zaharrera. Jakin toreruak-edo zeudela ez dakit ze fondan edo ez dakit nun ta ia handik nola ateatzen zian ta.
- Ta zaldi-karrotan juten zian ala ya automobilletan?
- Automobilletan. Bai, bai, bai.
- Lehengo automobil…
- Bai, bai, bai. Nik zaldi-kotxiak ezagutu ditut Donostin, baiñon gutxi. Baiño oaindik bazeuden. Ni Amaran bizi izandu naiz ta han inguruan bazeuden zaldi-kotxe… jendian kotxe hoiek zituztenak, eta han, etxien bajuan, zaldiyak gordetzen zituzten.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!