Loiola batailoikoekin elkartu zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-093-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 15a
- Iraupena: 0:04:04
- Erref: DON-093/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Esan dezu batailloi batekin elkartu ziñala. Ze batailloi zan?
-Batallon Loiola.
-Loiola?
-Loiola, bai.
-Nun zeuden ?
-Eta han nik ez nun ezertxo´re iten...
-Aber, nun zeuden Loiolakuak, Batallon Loiola?
-Orduan mendiyan, “batallón”… fusileruak esan ditezkenak mendiyan, baiño sukaldia orduan zegon Balmasedan. Ze ta haiyek ere erretiratzen-erretiratzen… ta biltzen Balmasedan. Ta /da/ Balmasedan ere gaixki genbiltzala ta, italianuak eta sartuko ote ziren ta… ba handik alde in Truciosera. Truciosetikan, berriz, Castroa. Castro ta Laredo, hoiyen bitarti... Laredon hantxen zeuden, e, Konportakuak: osaba Modestoren emaztia ta ama ta han zeuden. Eta bueno, guk sukaldia hantxen; ta han geundela sartu zian italianuak. Hua penagarriya. Jende gaztiak fusileruak ba entre… armak, armak uzten, entregatzen, batzuk nearrez ta alde in, eta bua ta… Neonek hainbeste rebista nitun, “Gudari”, eta ez harrapatziatikan danak suta botatzen. Bota ta dena erretzen, eta dana, bueno... hartu ginduzten, eta sartu gintuzten… Laredotik Castrora. Castron etxe haundi bat, konbentu haundi batian sartu ginduzten, ez dakit zenbat, zenbat jende! Ehunka. Ni goatzen naiz, gaiñea, nik hamazazpi urte, hemezortzi… Osaba Fructuoso erdi gaixoik zegoala, […] ere bai, ta ura behar genuna, ura tantoka, tak-tak-tak-tak… eroitzen zitzaigun kanpuan. Nik eozein ordutan, gauez, ontzin batekin joaten nitzan, han jaso ura eta eaman. Eta holaxen ibilli giñan. Orduan gauza txistosua sortu zan: korreo bat. Txiribitas. Txiribitas izena, antiguotarra zan. Eta familiya joaten zan… enteatzen zian han geundela batzuek, eta “oi, yo quisiera ver a este”. Eta hua bai: “A ver, quien se llama…“, abots haundik… eta danak erne. Horrek esaten zunai. “A ver quien se llama… Ui, nere familikuak”. Ra-ra-ra, ta holaxen. Hoi zan altaboza. Gauza txistosua. Klaro, orduan ez giñan prekupatzen. Baiñon italianuak etorri ta gero, orduan danak atea ginduzen, sartu zian bestiak, eta gu… Bueno, ni eta Felipe Alkorta, edade berdiñekuak, oaindik hemezortzi urte bete gabe, “menor de edad”, eta nei galdetu ziaten: “Y qué hacía usted ahí?”. “Pues como no tenía ningún sitio a donde ir, pues fui allí. No sabía ni qué hacer”. Holako tontokei bat esan niyen. Eta “años?”, ta hamazazpi urte. Eta bueno, libre utzi ginduzten eta etorri giñan, baiñon orduan zan tranbia, Añorgatik-eta etortze(n) zana ta raa… topoa bezela, eta guk baezpare esan genun: “Bueno-bueno-bueno, hemen ez gea jolasten ibiliko”… Eta Donostiyan jetsi biharrian jetsi giñan han, Añorgan eo. Eta handik tipi-tapa oiñez etxea.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!