Donostia (Gipuzkoa)

Txoriak harrapatzen; kilkerrak

Txoriak harrapatzen; kilkerrak <p>Txoriei kalte egitea ez zitzaion gustatzen. Biskarekin harrapatutako txori kantariak saltzen zituzten batzuek, baina ordurako debekatuta zegoen. Kilker bila bai, zuloan pixa eginda.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-086-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txoriei kalte egitea ez zitzaion gustatzen. Biskarekin harrapatutako txori kantariak saltzen zituzten batzuek, baina ordurako debekatuta zegoen. Kilker bila bai, zuloan pixa eginda.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta txori billa ta ibiltzen ziñeten? Habia batzen ta?
- Bai, baiño nik nere ez dakit zergatikan ez zitzaidan /etzitzaidan/ behin'e gustatu txoriyari kalte itia. Osea habia ikusten baldin banun, ba, bale, ba, han zegoela, ta batzuk derrigorrez iyo ta bano pues habia muittu ta iten zituen. Ta bueno, zapuztu iten zian, eta han ez zan /etzan/ txoriyaikan ateatzen. Ta ez dakit zergatikan nik iñor esan gabe nei ez zitzaidan /etzitzaidan/ iruitzen ezer zeaik... ezer probetxukoik bazuenikan horri. Eta nik nere artian, ba, utzi iten niyon.
- Baiña batzuk harrapatu eta jan ez? Iten zituzten txoriyak?
- Bueno, lumatu gabe ta dauden txoriyak eta hola jaten nik ez det /eztet/ iñor ikusi. Nik ikusten nituna zan norbaittek bixka edo kola batekin prestatutako zuhaitz txikiyak prestatzen zittuen, eta han gelditzen zian txoriyak. Ba, bai, batzuk tarin eta holako kantatzen zuen txoriyak baldin bazian, ba, bai, haik kayolan sartu eta saltzeko azkenian. Baiño galezita zeon orduako.
- A bai?
- Bai, bai. Ta bueno, beste batzuk, noski, zartai batian prejittuta bukatuko zuen, pentsatzen det /pentsatzet/. Baiño, ez. Ni ez naiz hortan sekula ibilli.
- Eta kilker billa?
- Bueno, bai. Hori noizpait bai. Eta bueno, horko xixtema izaten zan zuloa aurkitzen zenunian, ba, parian jarri ta pixa in.
- Ta atea iten zan.
- Ta atatzen zanian, ba, pote batian edo jarri ta ogi koxkor bat ardo pixkatekin jarri ta mozkortutzen zanian arduan zeakin nunbaitt orduan izugarrizko kantak ateatzen zitun. Entzuten giñutun ta... Eta irauten zuna irauten zun.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia