Militarrez inguratuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-084-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: DON-084/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Falangistak
Transkripzioa
- Eta lehen esan didazu Castron egon ziñatenian han Carrero Blanco zebillela.
- Bai, han ezautu nun nik, teniente zan orduan. Ta urte gutxitan ya almirante. Ta han ezautu giñun, bai. Ta gure aitai ta moillan [...] ta bizkarretikan heldu ta gure aita "kauen dios" aber motibo gehio ez al daon. Noa etorriko da, eta faxista gehiyo zun herrira. Zeatikan handikan Santander aldea... Asturias harrapatu arte Kantabri guztiya ba al dakizu zer-nolakuak zian? Ta harrek. Ta jun ta seituan sartu zun perrerara, hango perrera batea. Ta geo atera in zuten ta itsaso ona zan ta herri guztiai jaten ematen zion gure aitak eta. Herri guztiyai e?
- Horregatik atera zuten? Arraia...
- Ta geroztikan'e bai, "este hombre, si no está más que en la mar y...". Orduan harrek ez zun izer baliyo. Oliyoik ez zun iteko, ez iteko partitu dana. Ta geo hoyek nik esaten dituten hoiek, ba koño, ba gizon hau ta hola hor ez zuten gehio molestatu.
- Bai, ikusi zuten arrantzale ona zala ta...
- Eta borondate onekua! Ta libre laga zuten. Egun bat o bi in zitun perreran, besteik ez.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!