Aitak balantza-tailerra zeukan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-082-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lau senidetan zaharrena. Aitak balantza-tailerra zeukan San Martin kalean (ikus mapan); konpondu egiten zituen. 36 urterekin hil zen, kartzelatik atera eta bihotzekoak jota. Arreba jaiotzeko zegoen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: DON-082/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena)
Argazkiak
Transkripzioa
- Zuek zenbat senide?
- Gu? Nere familiya? Gu giñan hiru mutil eta neska bat.
- Eta zure aitak zertan iten zun lana, arrantzalea zan?
- Ez, zun taillerra berak, beria e? "Talleres Básculas Riatas".
- Básculas?
- "Básculas Riatas". Bere ofiziyua hori zan, baskulak eta balantzak eta konpontzen zitun
- Eta orduan asko erabiliko ziran, baskulak asko erabiliko ziran garai hartan?
- Bai, orduan gutxi zegon, baiño bai. Ta hortan lan iten zun, ta ondo lan iten zun, baiño gerra etorri zan ta oso gazte hil zan aita, hogeita hamasei urtekin o hil zan. Ta zea laga zun etxian... Ni zaharrena, zortzi urte o ez dakit zenbat nitun, o beatzi o hamar o ni zaharrena. ta gero ama miñez gelditu zan, ta akabo. earrak pasa genitun, danangatik. Aita bizi giñala ondo danak, baiño aita gero jun zan ta akabo.
- Ta aita gerran hil zuten?
- Gerran ibildu zan, bueno gerratik zeatu zan. Gerratik etorri, kartzelan sartu zuten, ta handikan puska batea seituan libratu zuten, ta handikan denbora gutxira hil zan.
- Gaixotuta?
- Ez, infarto bat eman ziyon, "angina de pecho" o, han hil zan, etxian sukaldian erori ta zeatu zan. Ni mutil koskorra nintzan ta goatzen naiz. Ta nun arreba jaiyotzeko zegon, arreba, jaiyotzeko, handik lau hillabete o jaiyo zan arreba.
- Eta nun zeukan denda, balantza denda nun zegon?
- "Calle San Martín. Básculas Riata" zan.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!