Donostia (Gipuzkoa)

Parrokiko koruan kantari

Parrokiko koruan kantari <p>Gaztetan, Manolik parrokiako koruan kantatzen zuen. Garai hartan, gizonek eta emakumeek aparte egon behar izaten zuten elizan (neskak behean abesten zuten; mutilek goian). Apaizarekin ikasten zituzten abestiak, eta, gero, igandeko meza nagusian kantatzen zituzten. Euskaraz, latinez... abestu ohi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-077-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan, Manolik parrokiako koruan kantatzen zuen. Garai hartan, gizonek eta emakumeek aparte egon behar izaten zuten elizan (neskak behean abesten zuten; mutilek goian). Apaizarekin ikasten zituzten abestiak, eta, gero, igandeko meza nagusian kantatzen zituzten. Euskaraz, latinez... abestu ohi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiño gero kantatu det parrokian, elizan. Bueno, koruak egoten dia. Bihan kantatzen [zan]. Oain andriak iyotzen dia gora, baiño leheno ez zian iyotzen gora gizonak zeuden tokira. “Antes las mujeres éramos...”
- Aparte.
- Aparte, bai.
- Gizonak toki baten ta...
- Bai, neskak bihan kantatzen genun. Genun, gaiñea, apaiz bat... nola zan? “Cariñoso pero educau. Nos trataba”... Beakin ikasi ta kantatu gero igandian mezak. Bihan. Meza nausian.
- Eta ze abesti izaten zian, euskeraz?
- Bai, bai, euskeraz. Ta kantatu [behar bagenun]latinez zerbait´e bai ,kantatzen genun.
- A bai?
- Klaro, “lo que salía o lo que teníamos que cantar”. Gabonetan gabon kantak.
- Eta gogoratzen dezu kantan bat?
- Bai! “Belengo portalian...”. Oain ez nijua kantatzera, baiño bai, danak, gauz hoiek gogoratzen naiz.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia