Manoli Andonegi Uranga
Donostia (Gipuzkoa) (1922-2017)
Biografia
Gaztelubide kalean jaio zen, Donostiako Parte Zaharrean. Umea zela, Kale Nagusira joan ziren bizitzera. Ama Mutrikukoa zuen, eta arrain-postua zeukan Bretxan. Aita donostiarra zen, eta tabakaleran egiten zuen lana. Lau senidetan zaharrena zen Manoli. Muñoaren eskolan ibili zen hasieran, eta Elizaranen gero, mojekin. Gerra hasi zenean Bizkaira joan ziren, osaba baten etxera; aita Santandergo tabakaleran hasi zen lanean. Ama eta seme-alabak ikatz bapore batean bueltatu ziren Pasaiara. 15 urterekin 'Graficas Izarra'n hasi zen lanean, Miracruz kalean (Gros), eta hantxe ezagutu zuen bere senarra izango zena, Felipe Alkorta antiguatarra. Antiguara joan ziren bizitzera, eta zazpi seme izan zituzten, bi bizki pare tarteko zirela.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-077 | 2010 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute