"Etxe poxpola" abestia I
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-076-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Hain urrun etxe poxpola" abestia kantatzen zuten umetatik isilpeko ikastoletan. Jolaserako.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 16a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: DON-076/018
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Ume kantak
Transkripzioa
- Ba, zan, “Hain urrun etxe poxpola”, hori kantatzen zuen txiki-txiki-txikitatik, lehenengoetatik. “Hain urrun etxe poxpola…”.
Hain urrun etxe poxpola
hola, hola.
Tximinitik gora, kea dariola,
hola, hola.
Nola segitzen zun? A!
Gaintxoan arbola, zelai erdian.
Erreka poxpola etxe atarian.
Ta… ahaztu egiten zaizkit, baiña hori oso polita zan. Ez dakit hori nola dan, […] bukatzen. Baiña gero beste estrofan esaten zun… Ahaztu egiten zaizkit ya! Danak ahaztuta dauzkat. “Erreka poxpola etxe atarian”. Bukatzen zun “hola, hola”. Eta ez dakit gehio. Ez, ez, ahaztu in zait. Ze pena!
- Eta hori noiz kantatzen zan?
- Jolasaldian eta.
- Jolasean?
- Bai, jolasaldian. Hauek ez zuten jolasaldirik egiten kalera aterata o patiora, zegatik nola habitazio batean ematen zen eskola, ba, han egiten zan jolasaldia, ba, egingo zuten deskantsutxo bat. Eta orduan gero kantatu. Eta gero garaiaren garaiekoa ere bai, zeatik ni jun izandu naiz umean bila eskola eta Pazko garaia bazan, ba, kantatzen zuten bukatzean ya Pazko garaiko abesti bat. Eta beste urte-aro bat bazan, beti egokitua. Beti egokituak izaten zian kantak.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!