'La Voz de España' egunkarian lanean I
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-075-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
La Voz de España egunkarian egin zuen lan, esterotipian. Prentsan letra kartoira pasatu, eta gero plantxa egin, eta errotatibara. Moldeetan beruna nola sartzen zen. Orri bakoitzak bere plantxa. Erredaktoreak goian, eta behean kajistak, letrak jartzen, eta linotipistak.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:03:48
- Erref: DON-075/023
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Kultura » Aisia » Hedabideak » Prentsa , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Donostialdeko lantegiak
Transkripzioa
-Ta geo ya, ayuntamentuan hasi nintzan, ta geo txapuzak in ta… Geo, geo atea zitzaten… La Voz de Españan hasi nitzan lanian. Laun batek sartu niñun ta...
-A bai, e?
-Bai.
-Eta ze…?
-Ta geo han esterotipia, esterotipian aitu nitzan. Bai, ta…
-Danetik in dezu zuk!
-Nik danetik.
-Ta hor nola zan lana, La Voz de Españan?
-La Voz de Españan zan ba… esterotipia-ta zan e… hoi izaten zan e… zea… […] Izaten zan… plantxa batzuk, “o sea”, jesus, prensa batzuk, eta bueno, […] esaten giñun guk. Dena letrak eta dana jartzen ditue inprentan, eta hartu haik, eta prensa hortan kartoi batian pasa. Eta geo kartoi hortatik… eske gauzak in… behar zaiyo, kaltzatu ta ti-tik… gauza batzuk in, ta…
-Ze gauza in behar zaizkio?
-Atzetik kartoi horri in behar zaiyo ba... danak e danak tintakin eman... ez zikintzeatik, ba iten zaiyo kaltzatu atzetik, kartoi txiki batzuk… kartoiyakin. Dana eskuz. Baiña presa-presaka, urtiak eakutsi iten dute! Eta geo hoi in ta geo plomoa pasa. Hua jarri makiña batian, ta plomo batekin plantxa bat in, eta hua geo rotatiba pasatzen zan, ta rotatiban ba…
-Gero ateatzen zian kopiak?
-Bai.
-Plantxa horrekin?
-Bai.
-Eta plomora nola pasatzen zan?
-Plomoa nola pasatzen zan? Hoi ba… iten zan ba molde bat, burnizko molde bat. Eta geo kartoiya jartzen zitzaiyon han, okertuta, e. Hua jarri han, eta itxi konpuerta ondo, ta bonba batekin, ttuuuuuurt… Plomua ra sartzen zan han. Ta bete iten zan molde guztiya, ta geo hua itzaltzen denian atea, eta geo hua hartu ta rotatibara.
-Eta periodikuko orri bakoitzak plantxa bat zeukan?
-Pagina bakoitzak plantxa bat.
-Pagina bakoitzak plantxa bat?
-Bai.
-Ez zun balio plantxa batek bintzat, gero doblatu…
-Ez, ez, ez. Plantxa bat, pagina bat.
-Orduan lan haundiya zan…
-Puf, lana, lan asko.
-Ta nork iten zitun… hasierako… testuak eta letrak… Letrak-eta nork jartzen zitun?
-Hori linotipia, linotipistak.
-Linotipistak? Zu hortan ibiltzen ziñan?
-Ez, ni ez, ni ez. Hori beste… hoi beste seziyo bat zan.
-Eta ze zeuden, e... periodistak, eta gero aparte…
-Periodistak danak goiyen eta redaktoriak eta denak goiyen. Ta geo behian ba… zea, e… letrak eta bueno… kajistak esaten zaiye. Kajistak, letrak jartzen. Buru, zea… notizien buru iteko, e. Hoi dana eskuz iten zan. Letrak hartu ta taka-taka-taka jarri, eta geo gaiñontzekua linotipian.
-Ze pasatzen ziyeten, testua papelian?
-Bai.
-Eta beraiyek gero letrak jarri?
-Hoi da, hoi da. Ba letra txikiya...
-Letrak metalezkuak izango zian; burdinezkuak edo...?
-E, zea, plomozkuak.
-Plomozkuak.
-Plomua e, zea, plomo gogorra. Eta geo ba linotipistak eta iten zuten linea bakoitza, periodiko linea bakoitza.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!