Boni Alberdi Jauregi

Donostia (Gipuzkoa) (1926-2011)

Biografia

Loiola auzoan jaio zen, Plazaburu izeneko kale-baserrian. Ama Tolosan jaioa zen, baina Astigarragako Ubarburu baserrian bizia; aita, berriz, azpeitiarra. Hiru senide ziren. Loiolako eskola publikoetara joan zen Boni, bai gerra aurretik eta baita ostean ere; gerra garaian, baina, hiru urte egin zituzten Astigarragan, baserrian. Aita mehatxatuta zegoen, abertzalea izateagatik, eta han ezkutatu zen familia osoa; Egiako teila fabrikan egiten zuen lana, gauez. Hamar urterekin hasi zen lanean, lehenengo Donostiako kirol denda batean, arotz gero; gau eskolara joaten zen, San Inazio kolegiora. Enkofradore moduan urte batzuk egin ostean, Igeldoko Udalarentzat lanean hasi zen, ur bonben sistema kontrolatzen. Horrekin batera 'La Voz de España' egunkarian ere jardun zuen, esterotipoan, 30 urtean. Ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-075 2010 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Loiola auzoa nolakoa zen Bideoaren ikonoa
2 Urik eta argirik ez etxean Bideoaren ikonoa
3 Astigarragan, baserriko lanetan Bideoaren ikonoa
4 Gerra sasoian, baserrira Bideoaren ikonoa
5 Aita Egiako teila-lantegian lanean Bideoaren ikonoa
6 Loiolako eskola publikoan, gerra aurretik eta ondoren Bideoaren ikonoa
7 Mutikotatik lanean, kirol denda batean; arotz lanak gero Bideoaren ikonoa
8 Arotz lanak Bideoaren ikonoa
9 Pilotan eta habia bila Bideoaren ikonoa
10 Dantzara eta sagardotegira Bideoaren ikonoa
11 Bolatokia eta toka jokoa Bideoaren ikonoa
12 Sagardotegira igandetan, arraina merke jatera Bideoaren ikonoa
13 Prozesioak ikustera Donostiara eta Astigarragara Bideoaren ikonoa
14 Inauterietan, baserriz baserri kantuan Bideoaren ikonoa
15 Mutilen jolasak; igerian nola ikasi zuen Bideoaren ikonoa
16 Loiolako errioa: bainuak, arropa garbitzea, arrantza Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Gerra osteko gosea; aitaren lanpostua Bideoaren ikonoa
18 Enkofratzaile lana; istripua Bideoaren ikonoa
19 'La Voz de España' egunkarian lanean I Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
20 'La Voz de España' egunkarian lanean II Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 Ezkontza eta ezkon-bidaia; orduko soldata Bideoaren ikonoa
22 Igeldoko ur bonbak Bideoaren ikonoa
23 Jaunartzea Grosen; "txekorra saltzea" Bideoaren ikonoa
24 Txerria hil eta "txerri muinak" Bideoaren ikonoa
25 Baserriko bizimodua, gerra sasoian Bideoaren ikonoa
26 Baserrian egunero babarrunak Bideoaren ikonoa
27 Sagardoa eta pitarra egiten, etxerako Bideoaren ikonoa
28 Amak errekan garbitzen zuen arropa Bideoaren ikonoa
29 Zazpi-zortzi esne marmita egunero Bideoaren ikonoa
30 Gaztetako afizioak: mendia eta dantza Bideoaren ikonoa
31 Loiolan baserriak bai, baina lantegirik ez Bideoaren ikonoa
32 Loiolako euskara eta inguruetakoa, berdinak Bideoaren ikonoa
33 Kantak eta istorioak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia