Donostia (Gipuzkoa)

Loiolako errioa: bainuak, arropa garbitzea, arrantza

Loiolako errioa: bainuak, arropa garbitzea, arrantza Loiolako errioan ibiltzen zen igerian, baina galarazita zegoen. Arropa garbitzen ere egoten ziren emakumeak, etxetik ohola eramanda. Korrokoiak zeuden. Umea zela, aitak angulak atera zituen eta aingirak. Aingirak sardexkarekin harrapatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-075-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Loiolako errioan ibiltzen zen igerian, baina galarazita zegoen. Arropa garbitzen ere egoten ziren emakumeak, etxetik ohola eramanda. Korrokoiak zeuden. Umea zela, aitak angulak atera zituen eta aingirak. Aingirak sardexkarekin harrapatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta Loiyolan, hor e... errekan-eta ibiltzen zan jenderik ala…?
-Ordun gu ibiltzen giñan… bueno, hoi, hoi gaztetan geo, e? Han erriyuan igari gu ibiltzen giñan, baiño…
-Igerian?
-E?
-Igerian, ala…?
-Igerian, bai. Baiño galaziya zeon, ta ordun guardia etortzen zan, eta hua etortzen zanian ospa danak! Bat alde batea eta bestia bestea! Korrika! Erropak hartu [...] bezela ta aire!
-Trajedebañorik-ta bazenuten?
-Bai, bai.
-Ta han bazeon hola... erriyora jeisteko aldaparik edo…?
-Bai. Bai, han esan dizut han hor… frontoiya don hortan rampa bat zeon, ta han, hantxe bertan. Emakumiak´e hara juten zian erropa garbitzea. Han eta gu bizi giñan pare xamarrian´e bai. Han´e…
-Erriyora?
-Gue ama-ta han… erropak garbitzen zituen.
-A bai, e?
-Erriyuan, bai.
-Eta bazeon harririk edo…?
-Ez, ez. Etxetik ematen zuen ohol bat. Eta hantxe garbitzen zituen bere… etxeko erropak.
-Eta arrantza, iten zan? Bazeon arrairik ala…?
-Arraiya bai… Ordun oan baiño garbiyaguak zian, bai… baiño ez zan, e… korkoiya ibiltzen zan; ez, ez zan jaten. Baiño han, ni goatzen naiz, ni mutil koxkorra nitzala, txikiya nitzala, ne aita zanak angulak atea zitun handik. Bai. Kuartel ondotik.
-Joe.
-Asko ez, e, baiño… han angulak´e bazian, ta […] aingira haundiyak in zian. Joe, han honbesteko luzeko zeak, aingirak bai.
-A bai, e?
-Bai.
-Ba aingira jaten zan, ezta?
-Bai, bai, bai. Ta hoi handik jan, erriyotik jan ditut, baiño errekan, han... baserriko hartan, han aingirak tikiyak izaten zian, baiña oso fiñak, oso goxuak jateko. Bai.
-Eta nola harrapatzen dira? Zu ibiliya zera hortan?
-Hori iten genun ba... presak bezela jarri… erropa garbitzen zuten tokin presak bezela jarri... egurrakin ta hola. Eta goi xamarretik erriyoa jaisten giñan, erreka jaisten giñan ta… eta ya bultzatzen giñun ta… han ibiltzen giñan tenedoriakin. Tenedoria sartu, eta kraka!
-A bai, e? Tenedo... Joe.
-Harekin, taka! Bai.
-Abilidadia biharko zan, tenedoriakin harrapatzeko!
-A bai! Uuuuif... Hoik bela juten dia, e! Bai, harrapatzen giñuzten. Beste batzuk itzula iten zuen ta biyak batea... Bai, holaxe.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia