Donostia (Gipuzkoa)

Umetako lapurretak eta jolasak

Umetako lapurretak eta jolasak Sagarrak eta udareak lapurtzen ibiltzen ziren umetan. Jolasak: kinkilak, txorro-morro, gordeketan... Aieteko jauregian egoten ziren, guardaren semeekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-074-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sagarrak eta udareak lapurtzen ibiltzen ziren umetan. Jolasak: kinkilak, txorro-morro, gordeketan... Aieteko jauregian egoten ziren, guardaren semeekin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta beti nola genun toki bat hola... jolasteko ta ba, beti barrabaskeriyak eiten. Juntatze(n) giñan ordezkatan ta: “Gaur zer? Noa jungo gatxik lapurreta? Hire etxea? Hire etxea? Hire etxea? O noa?”. Ta sagarrak ez pazan ba udariak, eta bestela ba mizperuak bagenixkin Aieten, o marrubik… Ta hola ibiltze(n) giñan, batea jun ta /da/ bestea jun ta /da/…
-Ta zuen jolasak?
-Gue jolasak, ordun? Gue jolasak ba ostikoka han, geo kinkillak. Kinkillak bagenitun, “o sea” egurrezko... metro erdiko hola egur batzuk, ta mutur batekin, ta haikin lurrian sartu, ta danak gure kinkillakin. Ta bestiak sartzeakuan lurrian, hua bota in behar zenun /behartzenun/. Ta hola ibiltze(n) giñan. Ta bota ezkeo ba hua hartu, jo ta bestiak korrika jun bihar zun /bihartzun/ billa. Ta hola ibiltze(n) giñan. Gero, bata bestian gaiñian Txorro Morro Piko Taiyo Ke ta horta ere bai.
-Hori nola da? Gaiñian salto itia?
-Bai, gaiñian jartze(n) giñan.
-Bata bestian atzian... helduta, ez?
-Bai, bai. Horta ta ba... askotan´e “según” zein zan /zeintzan/, geo… gordeketa. Eta “según” zein zan /zeintzan/ ba gordeketa: “Hi, hiri tokatu zaik! Hiri”. Hua han utzi, ta jo, atsalde guztiya hua, pasatzen zun gue billa, ta gu alde inda noabaitera, jun nahi bagenun bea gabe. Ta hola, hola. Geo, palaziyuan. Gehiyena ibiltze(n) giñan gu jolasten ba palaziyuan. Palaziyuan han bazegon tenis zea, zelai bat tenisean jokatzekoa, eta han ibiltze(n) giñan´e bai fubolian ta /da/… Ze hango semiak, guardan semiak ba launak zien ta /da/… geo han porteiya o zakanaren semia´re laguna zan… ba Lukas horren koñadua.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia