Donostia (Gipuzkoa)

Mutilak eta neskak aparte

Mutilak eta neskak aparte <p>Dena debekatuta. <em>Acci&oacute;n Cat&oacute;lica</em>n ere neskak batetik eta mutilak bestetik. Paseatzen ere aparte ibiltzen ziren. Paseo Berria, gaztelua, bizikleta... eta mendia. Aralarrera trenez. Gasogenoa. Amezketatik Alegiara oinez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Dena debekatuta. Acción Católican ere neskak batetik eta mutilak bestetik. Paseatzen ere aparte ibiltzen ziren. Paseo Berria, gaztelua, bizikleta... eta mendia. Aralarrera trenez. Gasogenoa. Amezketatik Alegiara oinez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik askotan esaten det: “Ez dakit nola ezkondu giñanik ere! Egiya da, holako giroakin eta, e? Hau ez, eta bestia ere ez, ta bestia ere ez”…
- Beldurtuta zeharo, orduan, beti.
- Acción Catolica ere bazeon, ta neskak alde batetik, mutillak bestetik, “pues” ordun noiz elkartu?
- Eta kongregazioak…
- Dantza, dantzatzea, dantzatzea ez. Ba nun? Pasiatzen!
- Bai, pasiatzen ta /da/…
- Abenidan pasiatzen giñan.
- A, bai?
- Baiño pentsa, e. Alde batetik neskak eta beste aldetik mutillak. Hori ezautu det nik. Neskak hola, besotik helduta hiru o lau […] pasiatzen, eta beste aldetik mutillak. Gero ya etorri zan momentu bat ya nahasita, baiño bai, bai, “es que” ez zeon /etzeon/ gauza haundik.
- Eta orduan Paseo Berria-eta ez zan erabiltzen paseatzeko?
- A, bai. Paseo Berria bai, gure kontu… Paseo Berria... “Repaso total”. Bai, Paseo Berria gu behintzat juten giñan lagunak, ta Gaztelura, eta bizikletan ibili, eta... mendira geo.
- Gero ya mendira...
- Baiño mendira hasi giñan hamasei, hamasei ez, hamazazpi urtekin edo hola. Pixkat inguruko mendietara. Gero ya Aralarrea jun behar genunian hartu behar zenun trena, eta gero trenetik jetsi, ta autobusa bat hartu Amezketaraiño joateko. Urte haiyetan batzutan elkartzen giñen asko, mendizale asko, baiño bestetan egualdi kaxkarra edo, igual… bueltan, Aralarra eskursioa egin, hango tontor bat egin eta gero jetsi ta nekatuak, iristen giñan Amezketara, eta aber, autobusa halako orduan zan, azkeneko trena hartzeko. Eta “zenbat zeate?”. “Bost-sei”. “Ez, ordun ez det autobusa ateako”. Bueno, kotxe bat… kotxe zar bat. Ordun gasogenokin ibiltzen zan, gasolinik ez zeon /etzeon/, eta beai rentabilidadia ematen ez bazion, ez zun /etzun/ muitzen. Ordun, kantari hasi, eta zazpi kilometro edo uste det badaudela Amezketatik Alegira. Eta trena hartzea. Bestela, trena galtzen bagenun, akabo!
- Hantxe geratu bihar.
- Bai, ez zitzaigun iñoiz gertatu, baiño…
- Orduan oiñez asko ibiltzen zan, ezta?
- Bai, bai, asko-asko. Oain, bai, tranbiak baziren baiño ez genun hartzen.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia