Donostia (Gipuzkoa)

Ume gehienak etxean, medikuarekin

Ume gehienak etxean, medikuarekin Amaetxeak bazeuden ordurako, baina berak haur gehienak etxean izan zituen, medikuarekin. Emaginaren lana. Umeak Paristik zetozela esaten zieten haurrak zirela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amaetxeak bazeuden ordurako, baina berak haur gehienak etxean izan zituen, medikuarekin. Emaginaren lana. Umeak Paristik zetozela esaten zieten haurrak zirela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta jaio... noiz hasi zan umiak-eta ospitalian eukitzen? Hemen, e, etxian…
-Nik ez ditut izan.
-Etxian…?
-Nik, bueno, nere…
-…jaiotzen ziran?
-Bai, gehiyenak bai, baiño gero ya… bueno, ni… lenengua izan nunerako, ya bazeon… “maternidades” deitzen ziren. Bazeon, bai. Baiño nere amak esan zun: “Ez, ez, etxian hobe”. Ez dakit nun, gure amak sartuta zeukan aldatu zitezkela haurrak, jaiotzekuan ez zituztela bereixiko. Gertatua seguraski garai batian, gertatuko zan behin baiño gehiagotan. Ta hori zun oso sartua. Eta bueno, medikua etxea etorri, eta etxian, bai. Eta laugarreneaiño. Eta gero laguna genun e… komadrona deitzen dana, kolegiokoa ere bai… eta esaten zidan: “Esto es mucho más incomodo, qué trabajo, y que…”, eta ya bosgarrenakin ospitalea, oi, klinikara joan nitzan. Bi azkenak klinikan jaio ziren, beste lauak etxian.
-Eta etxian, etortzen zan medikua eta, e…
-Nere kasuan bai.
-Eta emagiña ere bai, medikua eta emagiña?
-Bai.
-Eta emagiñan lana zein, zein izaten da?
-Horrek lagun… nik uste det /ustet/ lan gehiyena beak iten zula. Azkeneko orduan medikuak… Bai, hori. Baiño lagundu benetan, e… biek, gero azkenian, baiño... Ez, nik suertia izan nun, oso normal jaiyo ziren danak eta ongi.
-Eta umiei esaten zitzaien… noiz esaten zitzaiyen beste haur bat jaioko zala ta…?
-A, guk ez deu arazorik izan, segidan izan direnen. Bosgarrenak zortzi urte t´erdi zitula, esan nun: “Oi, ze pena… azkeneko bataioa, azkeneko jaunartzea, azkeneko”… eta dana eman, eta ya ezer ez. Eta handik lau ur… bai. Ez. Bueno, bea, hori zazpi urtekin, eta bi urte berandugo jaio zan beste bat, “o sea” seigarrena.
-Eta umetan zuei esplikatzen zizueten umiak nundik zetozen ta /da/…
-Paristik.
-Paristik?
-Hasieran Paristik, eta gero ez galdetzia ere hobe zan. Ez, argitasun batere ez.
-Batere ez.
-Ezta galdetu, ezta... “O sea” jakin-miña bai, baiño…
-Ausartu ere ez.
-Ez, hori da. Hor geratzen zan, guren artian hitz eiten genun zerbait ta kitto. Baiño bueno, ez pentsa, ezer gutxi e.
-Holako kontuez ez zan hitz egiten eta…
-Ez, ez, ez. Ezer gutxi, ez.
-Eta sexuari buruz eta…
-Buf!
-Ezer ez, ez? Hori gero, gero ere ez?
-Gero ere ez. Nik uste det /ustet/ ezta lagunen artian ere ez genula… nik behintzat… ez naiz gogoratzen. Pixkat, zeozer irakurri nonbaiten edo, baiño ezer gutxi.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia