Francoren garaiko filmak eta debekuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zinemara igandero. Francoren garaiko filmak. Pelikula amerikarrak. Zinema aretoak. Antzerkia, udan. Euskaraz hitzik ere ez zen entzuten. Ikurrina San Inazioko dorrean (ikus mapan) eta Artzain onean.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:03:38
- Erref: DON-072/031
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Aisia » Kultura » Zinema
Transkripzioa
-Esan dezu zinera, zinera asko juten ziñetela.
-Igandero.
-Ta ze pelikula zeuden orduan, edo ze gustatzen zitzaizuen zuei?
-A, oso pelikula onak baziren, e. Oi, baziren, bai, bai, baziren. Gerran garaiyan “pues” bueno, lenbizi francotar guztia: “¡A mí la legión!”, “Jarca”… holako pelikulak. Eta gero amerikanak ere bai. Bere gerra haundi hori… “La señora Mimiver”, nola juten ziren gazteak eta etortzen ziren besoik gabe ta... oi, tristia benetan. Baiño… “Los mejores años de nuestra vida”, ordun artista… neri asko gustatzen zizaidan “este” Katherine Hepburn. Katherine Hepburn eta bere maitalea, nola zan? “Es que” izena jun… izenak ahaztutzen zaizkit. Bueno, bai, pelikula onak baziren. Txarrak ere bai, baiño bueno.
-Eta zine aretuak asko egon ziran, ez?
-Bai, bai, baziren ordun asko, e. Asko ziren. Victoria Eugenia, Principal, e... Miramar, Trueba... Trueba orain ere badago... Baziren, baziren asko.
-Eta antzerkira juten ziñaten?
-Antzerkira bai, etortzen zanian juten giñan. Bai, bai, [...] antzerkia etortzen zan udaran, konpañia onak etortzen ziren, bai.
-Nundik etortzen ziran, Madrilletik?
-Madrilletik, bai. Bere “turné” eginez.
-Ta erderaz, ez?
-Dana, dana! Ez genun hitz bat entzuten. Bueno, nere lagun miñena ere… euskeraz ez zekien, e.
-Ez?
-Nere… ez. Hauek beste kuadrillakin ibili aurretik… ez zekien /etzekien/. Eta gero, gero Batxillerra bukatu genunian, gero jakin genun… guren artian dana… Eta gero: “Oi, zu… (Edurne, oi, Mari Nieves ordun) Mari Nieves, zu euskalduna zea!”. Ta “bai. Ta zu ere bai”. “Oi, ni ere bai!”. Ta ordun, zazpi urte alkarrekin pasa ta ordun konturatu giñan euskaldunak zirala. Ez gendun hitz bat esaten.
-Eta hemen girua orduan, auzuan, kalian-eta dana erderaz.
-Erderaz dana-dana.
-Eta aurretik...
-Bira. Eta ikurriña? Bueno, jendia, jendia espetxea, eta norbait ere hil, bat baiño gehiyo ere bai. Egun batian, bueno gure haurrak ya… ez dakit ze urtian izan zan, e… “Xabier, Xabier, Lurdes, beira, jeiki danak!”. Ni hemen etxian: “Jeiki, jeiki zatezte! Tozte, tozte korrika!”. Ta San Inazioko torrian ikurrin bat. Zuk bakizu ze izan zan hori? Emozionantia baiño benetan. Eta belaxe, hau dana libre, parkia zan, e, ordun. Txukuna ta ongi. Eta bat […], eta hasi zan jendia biltzen, hasi zan jendia biltzen, eta hoi. Haiyetako bat nere… zan mutil gazte bat, eta detektibe ta fotografoak-edo argazkia ateratzen, ta bere arpegiakin geratu ziren. Atxilotu zuten.
-A, bai?
-Honea etortzeagatik hori ikustea.
-Hori ikustera? Ikusteagatik bakarrik?
-Ikusteagatik bakarrik. Eta ni goatzen naiz behin ere Buen Pastorren gertatu zan, nola oso zaila izan zitzaiyen, baiño nola lortu zuten ta bakizu, Buen Pastorren puntan e… ikurriña ikustia, ze izango zan hura!
-Bai.
-“Pues” pentsa, oain iruditzen zaigu ezer ez, ezta? Baiño… bai, urte gogorrak izan ziren /izantziren/.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!