Donostia (Gipuzkoa)

Kupoak, errazionamendua

Kupoak, errazionamendua Kupoak zeuden, baina irina oso txarra zen. Errazionamendu kartila eta kategoriak. Gerraostean hasi zen gosea.
Kupoak zeuden, baina irina oso txarra zen. Errazionamendu kartila eta kategoriak. Gerraostean hasi zen gosea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra ostian, hemen, klaro, ogirik nola ez zeon… eta zuek nola moldatzen ziñeten negoziyuan?
-Ba kupuak baziren.
-Kupuak.
-Bai, klaro. Bai, bai, bai. Egunero bazeon, baiño ze iriña. Gariyanzkoak ez ziren, harri koxkorrak bezain gogorra.
-Eta zuek iten zenuten iriña, iriñ horrekin ogiya?
-Bai, bai.
-Eta ezin ona atera, ez?
-Ta batzuek holako puxka eguna pasatzeko. “Porque” ordun kartillak zeuden, razionamientokoa. Bai.
-Eta hona etortzen ziren kartillakin ogiya erostera?
-Bai. Eta bakoitzai eman behar zizaion… kategoriak zeuden gaiñea. Langilliak zuten pixkat puxka haundiagoa. Baiña holakoa egongo zen, e, lanian aitzeko, eta beste batzuk hola.
-Bollo txiki-txiki...
-Bai, bai, bai. Jendiak geizki pasa du. Gose, gerra bukatu ta gero izan zan okerrago, e. Gosete urtia izan zen 39an. Uste det, ez... 39an...
-Bai, berrogei ta...
-Ez, hogeita hemezortzi... 1942an, uste det. 39an bukatu zan gerra. Bai, bueno, hau liburutan eongo da, eta askoz hobeto jakingo (de)zue!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia