Etxeko negozioa, okindegi-gozotegia; boladoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Dendan egoten zen. Orduko gozodendak nolakoak ziren. Egurrezko labeak, ikatzezkoak. Hostopil egin berria. Aita okina zen. Ogia, gozokiak, "boladoak"... egiten zituzten. Torta katalana.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:04:13
- Erref: DON-072/022
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Kafetegiak eta gozotegiak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Gozogintza , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
-Zuk okindegian-eta, etxeko negoziuan in zenun lana?
-Bai, klaro. Ya batxillera bukatu nunian eta bai, dendan eoten nitzan, ez egun guzin baiño…
-Bai, orduan pasteleria ere bazan.
-Bai.
-Eta jentia juten zan… hor bazeon exertzeko tokirik ala zan erosi ta…?
-Ez, ez, ordun ez, ez zan /etzan/… Bai, bai. Bai, baiño ordun beste era batekua, ez oain bezela. Ordun zian txokolatiak, eta txokolatiña. Oso… goatzen naiz, bai.
-Eta txokolatia txurruekin edo…?
-Txurruak ez, pastak eta bai, pastak eta bolleria ta. Bizkotxoak eta.
-Eta horra ze juten ziran, meriendatzera edo…?
-Bai, baiño ez gehiyegi. Batez ere zan saldu, bai, saltzia, hola.
-Ze jartzen zan, boltsatan edo paperian bilduta, eramateko etxera?
-Pastelak bandejan, oain bezela.
-Oain bezela.
-Bai. Bere papera, bere lokarria, berdin.
-Eta pastelak iteko modua-eta, aldatu da ala...? Labiak eta...
-Bai, labia... nik ezautu ditut labiak ba egurrezkoak. Ikatza ere bai. Eta gero elektrikoak ez, oaindik ez. Ez det uste, ez.
-Orduan usain oan egongo zan...
-Oi, bai. Nik jan izan det ojaldria egin berria, hori da... munduko gauza goxoena! Ein berria, e, gero ya galtzen du asko, baiño bai, bai.
-Eta zure gurasuek nun ikasi zuten ogiya iten?
-Nere aita okiña zan.
-Zure aita okiña zan, Beizaman?
-Beizaman ez, Donostira etorri zanean.
-Ikasi zun hori ofiziyua, okiñana. Eta jende aksok iten zun lana hemen?
-Bai. Bai, bai. Ordun bost o sei ogia iten eta beste bost edo goxokiak iten.
-Goxokiak...
-Bueno, baita´re! Malbabiskako karameloak eta iten ziren garai hartan.
-A, bai? Eta hori ze, nola, nola iten zan?
-Eta boladoak ez takit ezautu dituzun. Ezautu ere ez!
-Ez.
-Oso goxoa zan. Txokolatia iña hartzeko, batzuk txurroakin, baiño bestetan ur kopa bat eta han jarri “azucarillo” deitzen da ere bai, “bolaus”. Azukria ta ura, baiño jarri bihar da puntu berexian. Ta ordun zeon “guitarra” deitzen zuten holako tresna bat, alanbrez beteta. Alanbre batetik bestea horrela paperak eta brrr... jarri hola, momentuan izan behar du, oso... eta gero gogortzen zanian oso goxua izaten zan. Gure Joxeani asko gustatzen zitzaiyon hori.
-Hori momentuan iten zan, orduan?
-Bai. Bai. Hori iten zan azukria, deitzen da “punto de caramelo” bezela. Ez, gutxigo. Eta ordun, guri-guri daonian oaindik, ordun bota ta... eta hoztutzen zan bezain pronto geratzen zan hola, klaro, errexa da puskatzia, belaxe txikitu iten da. Bai, bai. Kopan, basoan urakin sartu, eta ur azukria. Ur azukria. Hori galdua dao. Nunbaiten ikusi nun lengoan. Bai, hemen Donostin ikusi nun nunbaiten. Barrenetxen edo... Bai, bai, baiño ez da ikusten, ez.
-Eta zeinz an zuen espezialitatia? Bazenuten hola, ez dakit, bizkotxo edo pasta berezirik?
-Ni goatzen naiz katalanak hemen zirela ba bere, beak asmatu, ez dakit nola izan zan hori... “Torta, torta catalana” deitzen zan. Bai, “torta catalana”, bai, haundia. Baiño urte haiek ziren eta zentzu gabeko gauzak. Bazeon iriña ogia iteko. Oi, ogiya iteko ez zeon /etzeon/ nahiko iriña, mugatuta dana, eta ogia ere bai. Eta gero kupo batzuk ematen zituzten ba hortarako. Bestela, klaro, danak [...] ezin da, oain bezela nunbait dena gelditzen bada akabo, nunbait horrekin jolasten zuten edo ez dakit.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!