Donostia (Gipuzkoa)

Poxpolinetan euskara ikasten

Poxpolinetan euskara ikasten Poxpolinetara joaten zen haurra zela, euskara ikastera, Kursaalera. Astean bitan joaten ziren. Dantza. 14-15 urterekin dantza ikastera joan zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Poxpolinetara joaten zen haurra zela, euskara ikastera, Kursaalera. Astean bitan joaten ziren. Dantza. 14-15 urterekin dantza ikastera joan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-A, bai, goatzen naiz. Kartel batekin atera, eta hitz hura esan, eta bueno. Hola ikasi...
-Poxpolin... baiña hori antzerkiya ala dantza?
-Ez, ez, antzerkia ikas... euskera ikastea.
-Euskera ikastera pospolinetara, e?
-Bai, bai. Haurrak, e. Zein zan hau? Apaiza zan... Pasaiko bat. Don Nemesio ez... Ez naiz goatzen. Izenak, izenak ez naiz goatzen. Ez, ni goatzen naiz gauzetaz eta...
-Kursalen ala... ?
-Bai, Kursalian. Bai, bai, bai. Ikusten ai naiz terraza hura, eta nola zeon. Zinea zeon tokia… zuk zinea ere ez dezu ezautu, klaro… Zoragarria zan, neri kubo hoiyek ez zaizkit batere gustatzen.
-Eta hor e… orduan dantza…
-Juten giñan astian bitan edo, goatzen naiz, illunabarrian.
-Orduan ez zan bakarrik dantza erakusten, euskera ere bai...
-Baita´re, baita´re! Euskera ere bai, dantza ere bai, bai, bai. Dantza ere bai. Gero jun giñan, ni […] nere lagunekin, hamalau-hamabost urtekin edo, bazeon bai dantza eskola bezela hor; Agedita Sarasua famatua, oso dantzari ona, hor ikasia da ere bai. Eta oso... eta hor juten giñan euskeraz... oi, dantza iten, dantza itera.
-Eta aurretik, euskera ikasteko ze esan dezu, kartelak eta?
-Beira, ni gogoratzen... oroigarri hori daukat. Hartzen... bai, kartolina batian izen bat hartzen zun, esate baterako “pues” ez dakit... itsasoa. Ta han jartzen zuna guk esan in bihar genun. Haurrak giñan, oso txikiyak, lau urte edo izango genitun, e. Hola esanez eta errepikatuz ta hola nunbait sistema izango zen... metodo hori, pixkat ikasteko.
-Eta abestu-eta iten zenuten?
-Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia