Isilpeko ikastolak eta andereño titulua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:02:29
- Erref: DON-072/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
-E, gero, ikastolak? Bueno, pentsa, salto bat emanez, e: ikastolak e... klandestinoak ziren, dudik ez, “porque” honek esan oso errexa, baiño... Ni haurrakin juten nitzan, haurrak eramatea, gure haurrak ikastolara Elbirangana, bi ordu ezberdiñetan goizian. Klaro, lau orduko, lau... talde ezberdinetakoak ziren, lenengo lauak esate bateako. Eta topatzen nitzan... egualdi... oiñez iten nun bidia gehiyenetan, baiño batzutan tranbia hartzen genun ordun. Hor tranbia zeon bulebarreaiño. Egualdi txarra o hola, ta jende ezauna eta: “Oi, noa zuaz? Oi, ¿de dónde vienes, de clase?”. “Sí”. “¿A qué colegio van?”. Eta nik esaten nun: “Nola, nola esango (di)yot honi ikastola? Lenengo gauza ezin dala esan eta bigarrena ez dakite zer dan!”. Azkenian asmatu nun: “No, es que dan clases particulares”. “A, bueno, muy bien”. Eta hau zertara zetorren? Ez dakit.
-Bai, klandestinua zala, ez zala…
-Klandestinoa zala. Gero hasi... eta gero, babesa, elizan babesean hasi ziren normalizatzen eta… baiño bazeuden andereiño asko tituluik ez zutenak /etzutenak/, batez ere... hemen bertan eta herri txikietan oso euskera ona zutena eta prestakuntza in ta /da/ gero, baiño titulazioik ez zuten /etzuten/. Eta ordun lelengotan eskaera bat in ziguten gurasoei: “Zuen artian baldin badao norbait titulua duna, bihar ez duna, arren, faborez...”. Eta nik ordun eta beste batzuk, Elixabet eta hoiek... gure tituluakin beste batzuk iten zuten lan, eta rebiso... este, ispekzioa zutenian “ya está”, zerbait presentatzen zuten gutxinez. Ta beira, hortarako balio izan zun behintzat.
-Baiña zu andereiño ere ibili ziñan.
-Bai, gero. Gero, urtiak pasa… lenbizi ibili nitzan urte bat o, andereñoik gabe geratu ziren, orduan ez zeuden nahikoa, eta bat-batian sortu bihar zan… haurrak prestatuak... Eta bueno, dei ein ziaten eta esan nun: Buf. Etxeko martxa eta bueno, nere ahizpakin hitz ein nun: arduratuko ziñake? Eta bai, eta bueno, haundiak ziren ya gue neska-mutillak eta, bueno, prueba in nun eta bi urte. Baiño bi urteta esan nun: “Gehiyo ezin det, ezin det”. Ta utzi, eta gero gauza bera gertatu zizaidan lizeoan. Deitu ein ziaten, Santo Tomaseko lizeoan andereño baten bitartez antzeko gauza.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!