Donostia (Gipuzkoa)

Isilpeko ikastolen balioa

Isilpeko ikastolen balioa Elbira Zipitriarengana joaten zen umeekin. Ez zekiten zein etorkizun izango zen, kezkak zituzten. Miraria iruditzen zaio egungo euskarazko hezkuntza.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elbira Zipitriarengana joaten zen umeekin. Ez zekiten zein etorkizun izango zen, kezkak zituzten. Miraria iruditzen zaio egungo euskarazko hezkuntza.

Transkripzioa

-Eta hasieran… bueno, Elbira, Elbira Zipitriana…
-Elbira Zipitriana.
-Jun ziñan alfabetatzera?
-Bai, bai.
-Klaro, zuk Magisteritza erderaz ikasiko zenun…
-Bai, dana.
-Ikasketa danak.
-Dana, dana, nik ezta hitz bat ere. Eta gero juten giñan haurran billa, eta goatzen naiz behin Patxikin. “Ze lanak hartzen ditugun”, han “muralla” deitzen dutena… zea, han goiyen haurran billa, patinatzen beak eta jostatzen, ta gu berriketan denboa pasa bitartian. Eta esaten genun: “Hainbeste lan ta gero zer?”. Eta bai, hori, alperrik ez ote zan izango. Eta bira: nork pentsatu gero nere bilobak batxillerra euskeraz ingo zutela. Ezta? Eta pentsa, batxilerra eta gero karreran ere bai, Maiderrek aukeratu nun euskeraz itia. Eta posibilidade hori izan dute, eta oain halako indarra eta eskola publikotan ere euskeraz eta... nei iruitzen zait mirari bat, egia esate(n) (d)izut, e! Garai batian ez genun hori pentsatzen.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia